kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Marinel zaharraren balada / S.T. Coleridge (Joseba Sarrionandia) / Pamiela, 1995

Poesia behelainotan Mikel Elorza / Argia, 1996-04-21

Britainia Handian erromantizismoaren lehen indarretakoa izandako Samuel Taylor Coleridgeren “Marinel zaharraren balada” (“The rime of the ancient mariner”) euskaratu du Joseba Sarrionandiak, Pamiela argitaletxeak eginiko edizioan.

Ezkontza batera sartzera doan gazte bati marinel zahar batek kontatutako istorioak osatzen du balada. Nola marinel zaharra berau untzi batean abiatu eta hegoalderantz joan zen, eta nola han itsas-hegaztia hil zuen eta horren ondorioz gertatu zitzaizkion penak.

Musikalitate aldetik, errimarik gabe, gal dezakeen arren —zein poesi itzulpenek ez?—, euskarazko testu ezin ederragoa paratu du durangoarrak. Bere poesigintzan beti present izan den marinel zaharraren izaera eta giroa da balada honek dagerrena. Elementu erromentiko anitzekin —tragedia, ekaitzak, patua, penitentzia…—, poema janzkia duen “istorioa”, “eleberria” kontatzen zaigu. Poemak badu indarra, adjetibazioak, musikalitateak; baina ez da pisu gugutxiagokoa istorio beraren tirada. Gainera, ohar moduan poemen aldamenean datorren sinopsiak argumentuaren deskribapen eta bestelako aklarazioak, hala jatorrizkoan zein euskarazko bertsioan eleberriago egiten du balada. Hori guztia, noski, istorioak poematan kantatzea orain berrehun urte arrotz ez zela kontuan izanik.

Balada ederra, beraz, Sarrionandiak euskara aberatsera ekarritakoa, euskara areago aberasteko asko dagiena. Analisi sakonagoetan sartu barik, gauza batek piztu baitu ene arreta: zeinen ederki lortzen duen Sarrionandiak poemari darion giroa, eguratsa euskaraz jostea eta irakurlea itsas behelaino batez inguratzea.

Liburua eta argitalpenak merezi du, aipamenik. Gustav Dore-ren ilustrazio ederrekin, testuaren argitasunean ere laguntzen dutenak, edizio elebiduna asmakizun petoa da.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak