« Atrebentziarik ez bada | Odolustutzen ari ilunabarra »
Lur bat zure minari / Jose Luis Otamendi / Susa, 1995
Indartsua eta borobila Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1995-09-24
Liburu zinez indartsua eta borobila Jose Luis Otamendik ekarri digun azken hau, “Lur bat zure minari”, alegia. Zati bitan egituratua, irudimenez sortua eta irudiz betea, mamitsua eta minaren barrutik idatzia da, Itxaro Bordaren halako “Bestaldean” eta Koldo Izagirreren “Balizko erroten erresuman” horren nolabaiteko bitartean, noizean behin gogora Felipe Juaristiren “Laino artean zelatari” ere ekarri izan didala. Jose Luis Otamendiren liburu honek, aldiz, egunerokotasun ukitua du larregizko eritzi geniezaiokeen edozein profetismoren aurkako antidototzako. Liburua bere mendearen kumea da. Eta zein mendu gure hau! Inongo kronologiarik egin gura barik ere, Ekialdeko sozialismoaren hondoraketa, Golkoko Gerra eta Sarajevo bera Madril —edo Gernika— berri bihurturik ikusi ditugunekoak izan dira azken urteok, GAL eta Susana Arregirenak, poza eta gero etorri direnak. Halaxe idazten du liburuko azken horretan: “Euren tirainari lotzen natzaio goizero leihotik “Susana!”, “Sid!”, “Estepan!””.
Ustez Munduari eusten zioten ilusioetarik batzuk urtu edo, lurrundu edo, egin zaizkigularik, haren zama osorik moduan etorri zaigu lepo gainera. Ez al dituzue berriak aditu, ala? Zeren eta albisteen itzela dago hor presente paperean, idazten duenaren mahaiaz bestalde; eta gogorrak dira albisteak gero. Estepan Urkiaga “Lauaxeta” harena dator gogora. Historiaren sator-zuloetan barrena lats ikustezinak bat egiten dira. “Hitzak hilik datoz pareta atzenduetara berriz balaka ditzaten / Ez daukagu beste armarik bakartasun hezigaitz hau berresteko”; halaxe idatzi du azken olerki horrexetan Otamendik, liburua laburbilduz.
Hitzak hitz huts dira, zioen Cernudak. Besterik egin ezean hutsik albisteak aditzera edota hitzak egitera —idaztera / irakurtzera— kondenaturik ote gara, baina? Zer geratzen zaigu, zer egin da hainbeste ilusiorena? Maitetasuna geratzen da, “zu” bat eta “ni / gu” bat; biren arteko dialektikan, aldiz, “zu” horrenganakoa, edo min bihurtzen da, edo minetik dator, bietarik bat. Baina mina, beti. Otamendirena minetik dator, eta mina dakar. Min honi lur bat eman nahi izan dio poetak, hazi eta esperantza bilaka dadin. Luzarotxoan poesiarik idazten saiatu den edonork antzemango dio: ahalegin itzela dago hemen, hizkuntzak aukeran eskaintzen dituen hizkera guztietatik poetak berea asma eta sor dezan. Joskera seinalerik errazenak, puntuak eta, bazter utzi ditu, oro har, hala eta guztiz ere, lantzean koma bat agertzen da, ezin hobeto jarria. Hausnarketaren ondoan etorri ohi dena berau. Alde horretatik, Berrizbeitiaren “Lurralde karroinduak” hartan ageri zen halako askatasun zuzen asmaturiko baten arrastoa antzeman dut. Bada, euskal olerkari puntakoak errefexio ziklo berean sartuak direlako seinale. Poetak hausnarketa ekinkorrean badira, adi irakurleak non geratzen diren. Bere ahalegin horretan irakurlea jokoz kanpo gera ez dadin nahi ez duelako sortzaileak, idatzi behar izan duena kriptikoegia ez izaten saiatu da Jose Luis. Hizkuntzaren dohainak eta bideak ia-ia infinitoak direla frogatu ondoren, irakurleak baino pausu bi-edo ez aurrerago joateko garaia etorri bide da. Barruan hori baino gehiago emateko gai direnek minez erditu beharko dituzte liburuak, ez baita erraza barruan halako sua izanik sutondo xume bat berotzera mugatu beharra. Itsasoa beharko luke su honek erretzeko. Horregatik ote da itsasoa —eta ura, oro har— hain presente, hain utopiko, hain errepikatua liburu honetan? Minaren minez erditu beharreko liburu guztiak oraingo hau bezain eder jaiotzekoak badira, betoz lebenbailehen.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres