kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Izua hemen / Joxemari Iturralde / Erein, 1991

Izua hemen Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1995-07-16

Hamaika lanen egile da Joxemari Iturralde, besteak beste, “Zikoinen kabian sartuko naiz” (Pamiela, 1986), “Bederatzi gutun t’erdi” (Erein, 1992), “Dudular” (Erein, 1983) eta “Pic-nic zuen arbasoekin” (Erein, 1985). Gaurko, nire irudiko bere lanik umotuenetariko bat aukeratu dut: “Izua hemen” (Erein, 1991). Baina eleberriari eutsi baino lehen eman ditzadan idazle honi buruzko beste bi datu, bere zeregin literarioarekin harreman estuak izango dituztenak. Alde batetik, Bilbon sortu zen Pott bandaren partaideetako bat izan zen Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Manu Erzillarekin batera. Ezaguna denez, talde literario haren bereizgarrietariko bat ironiaren bidez ordurarteko euskal literatura eta euskal kultura inarrostea zen. Jarrera kritiko honekin kanpora irten beharra adierazi nahi zen, eta horrela espresionismoan egin zuten ostatu, Praga sinbolotzat hartuta. Ez da harritzekoa, bada, Kafka bezalako idazle batek Sarrionandia, Atxaga eta Iturralderengan izango duen oihartzuna. Bigarren datua “Henry Bengoa Inventarium” ikuskizunean Atxaga eta Ordorikarekin batera parte hartu izana da, Pott banda deseginaren lagun batzuen arteko adiskidetasun trinkoa eta adiskidetasunari loturik gustu literario batzuen bermatzea baitakartza.

Espresionismoak errealitatea moldatzen du adierazkortasunez eta indarrez. Gizakiari dagozkion beldurrak, amesgaiztoak edo arazo existentzialak, hala nola ezereza eta heriotza errepresentatu nahitik jalgia da zentzuaz gordindutako mugimendu urratu, garratz eta eragile hau. Introspektiboa den aldetik, biologikoa eta instintiboa da, senaren primitibotasunari eta aberetasunari datxekie. Horregaitik, barne erraietara jotzen du eta errealitatea, auzitegiko mediku batek egingo lukeen bezala, disekzionatu. Izan ere, Rafael Argullol-ek “Territorio del nomada-n” Edvard Munch-i butuzko saiakerari “Edvard Muncb: arimaren fisiologia bat” izenburua jartzen dio.

Aipatutako ezaugarriok pintura espresionistari badagozkio ere, beste horrenbeste gertatuko da mota honetako literaturarekin. Idazleak Oskar Kokoschka-k zuen bezalako X izpidun begiradaz errealitatearen radiografia egingo du.

“Izua hemen-ek” bi edizio ezagutu ditu eta bietan azalean E. Munch-en irudia izan du. Liburu honetan Iturraldek protagonista ibiltari bat aurkezten digu. Ibiltari hitzak modernitatera garamatza, deserrotuaren puntura, anonimatoarenera. Baina nahiz eta leku batean zein bestean egon, izua bere baitan sustraitua darama, tumore gaiztoa bezala abarreztatuko den zuhaitz beltza. Eleberri honetan zehar Iturralde gaur eguneko gizartearen eta gizakiaren arazoak buzeatzen eta erretratatzen dizkigu, edo hobeto esanda, arazoetako bat, izuarena, errealitatearen jabe den prosa baten bidez.

Izua hemen dago eta gizona bere bakardadean.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak