« Poema ikustea | Gizona bere bakardadean »
Sagarraren hausterrea / Jon Iriberrri / Erein, 1994
Lilura eta abaildura Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1995-04-23
“Sagarraren hausterrea” (Erein, 1994) Jon Iriberri-Gerardo Markuletaren bigarren poema liburua dugu, lehenengoa “Larrosak, noizean behin” (Erein, 1990) izan zelarik.
Liburu atarian bi zita daude. Lehenengo zitaren izenburua “Pitzadura” da, poesia mota honetan hitz giltza. Bigarren zitan giro difuminatuzko geruza hedatzen zaigu, barne paisaia nekatu batena, okre koloreko makuluarena, larridura handirik gabe erortzen dena. Bi keinu hauen ondoren poemarioa dator bost ataletan banatua, bost hosto lehorretan, non egileak bere poetika aletuko baitigu eta bere estetikaren berri emango laxo-lasaian.
“Behebarrua-n” sagar beltzaren bihotz hausterrean barneratzen da. Zapuzketaren sentsazioa antzematen da, gabeziaren tristura ed denboraren joana, ahanzdura nagitsuaren eta beharbada-badaezpadako argi uherraren artean. Galdera erretorikoak egiteko parada ere izango du eta geroago errepikatuko diren beste bi ezaugarri dakarkzkigu: musikalitate zizelkatua eta errefrauaren joskera, giro udazkentsuan bilduta. “Bidaiarako kaiera-n” hurbiltasuna edo egunerokotasuna erreskatatzen du eta poesia lirika natural bat lantzeko pausoa ematen. Bihiak bailiren berez erortzen diren hitzen artean malgu mugitzen da idazlea. Eta egunekotasunarekin batera etsipenezko asperdura marraztuko digu, poesiaren neurria ttipitasuna dela eta larrosak gorde ditzagula aholkatuz, belarri ertzera hitanoz xuxurlatu bitartean.
“Sagarraren hausterrea-rekin” bide erdian gaude, hauxe baita poemarioaren izenburua eta motiboa. Markuletak sagarra agertu barik biluztu egiten du, horzkatuz eta horzkatzean bere sinbologia aurkituz. Larrosak noizean behinekoak diren bezala, sagarraren azalaren lilura lipar batekoa da, barruan hausterrea baitago, beraz poetaren aho-dastamena desioz eta damuz bustita lagatuko da. Abaildurak lilura estaliko du baina naturaltasunaz, naturaltasuna baita agian tonu poetiko mota honen berrikutza estimagarrienetako bat. Atal honetako poemen erritmoa trinkoa da, errefrauen egiturari esker. Gehienak poema laburrak izanagatik ere, ez dute premia larriko oharren kutsurik, berez limuritako lerroak dira.
“Jolastokia” maitasunari buruzko poemak ditugu, erdi esna eta erdi lokartu antzeko dekorazio delikatu baten baitakoak eta zertxobait ingenuoak, ingenuitatea absurduaren alde olgatia eta debeku gabea baita.
“Ganbara-n” poesiaren ttipitasunaren altxorrari egiten dio berriro oroimen.
Orokorki begira, nire aldetik bi puntu ekarriko nituzke ostera ere: lehenengoz, musikalitatea adjetibo zainduez eta fonerna aukeratuez brodatutako lerroz lerroko baratze honetako erregina, eta bigarrenez hitanoa, tonu intimoaren laguntzaile.
Izan ere, “Sagarraren hausterrea-n” Gerardo Markuletak iritzi emaile ohartua ezezik, belarri fineko poesiaren zale ere badel abisatzen digu.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi