« Belaunaldi baten lekuko | Zerotik abiatzen denaren independentzia »
Laura eta biok / Laura Mintegi / Txalaparta, 1994
Hezurdura emotiboa Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1995-02-19
Ez du irakurleak ekintza askorik aurkituko Laura Mintegiren eleberri honetan. “Nerea eta biok” ez da suspense handiko pasarteetara bideratutako trama korapilatsu batez ehundutako narrazioa. Ez da beltza, ez da poliziakoa, ez da era horretako ezer. Ez da eleberri historikoa, ezta fikzio-zientziakoa edo kostunbrista ere. Ezta filosofikoa ere berez, ideiek indar handia duten arren. Ezta politikoa ere, politikaren inguruko zeharkako aipamenak ugari diren arren. Metaliterarioa ere ez, nahiz eta aipamen literariorik ere baduen. Sentimenduetan du oinarria eleberri honen hari narratiboak. Narrazioan bertan aurkitu ditugun hitzen bidez esateko, emotiboa da “Nerea eta biok” honetako narrazioaren hezurdura: “Bai, literaturak bizitzen lagundu dit, maileguz, aitortzen dut”, dio eleberri hau osatzen duten gutunen idazlea den Isabelek 77. orrialdean. “Pertsona batzuek liburuetako kultura dute. Nik, ordea, liburuetako hezurdura emotiboa”.
Ez dut uste oso modan daudenik oraintxe honelako eleberriak. Ez da izango beharbada “Nerea eta biok-ek” eskaintzen duena gaur eta hemengo irakurlerik gehienek eleberri bat irakurtzeari ekiten diotenean espero dutena. Baina ni behintzat beti izan naiz honelako narrazioen zale, eta Mintegiren hau ere gustora irakurri dut, bere akats eta bertuteekin.
Akatsen artean bada bat era honetako narrazioetan oso ohizkoa dena: errepikapenarena. Eleberrian zehar behin eta berriz agertzen zaizkigu Isabelen hainbat ideia eta sentimendu, eta hori astun eta aspergarria egiten zaio irakurlerik interesatuenari ere. Eleberri honek, nire ustez, duen beste akats bat idealizazioarena da. Aitortu ere egiten du behin baino gehiagotan Isabelek (71 eta 108. orr.) idealizaturik duela gutunen bidez baino ezagutzen ez duen Nerea, baina aitormenak ez du delitua zuritzen. Idealizazio horren bidez, Nereaz maitemintzeraino ere iristen da Isabel, oso azkar, azkarregi beharbada, narrazioa 38. orrialdera iritsi orduko ia-ia. Lanak ematen dizkio irakurleari maitemin hori sinetsi eta irensteak.
Bertuteen artean ere badu aipagarririk ordea Mintegiren eleberriak, eta ez gutxi nire iritziz. Errepikapenak saihesterik izan ez duen arren, narrazioa oso txukun eramatea lortu du oro har, Isabelen aitorpenen harian arin eta interesez irakurtzen diren gogoetak tartekatuz, emakume, emazte eta ama izatearen edota —axolagabekeriaren betaurreko beltzak erantzita— inguratzen gaituen errealitateari erreparatu eta aurre egitearen ingurukoak gehientsuenak, baina gai arinagoei ere helduz tarteka, gai nagusi horiekiko loturan beti ere, 74 eta 75. orrialdeetan aurki daitekeen telenobelen inguruko pentsamendua adibidez. Ez da lan erraza ia-ia gertaerarik batere kontatzen ez duen eleberriaren irakurlea atseginaren bidetik eramatea, eta, nire kasuan behintzat, nahikoa ondo lortu du hori Laura Mintegik.
Horretaz gain, Isabelen mundu-ikuskerak badu interesik gure gaurko gizarteaz eta gizakiaz kezkatuta dagoen edonorentzat. Batzuetan bitxi eta sinesgaitz samarra egiten da Parisen espetxeraturik dagoen Nerearen edozein ekintza eta jokabide ulertzeko prest agertzen den Isabelen jarrera irekiegia, baina hala ere eleberriak planteatzen duen gatazka interes handikoa da: errealitateari begiak ireki eta injustiziei aurre egiten saiatu ala, ezikusiarena eginez, arauaren arabera moldatutako bizimodu erosoari eutsi? Bi jarreren artean kontraesanik zertan egonik ez dagoela esango dute batzuek beharbada, baina ez nago ni horretaz batere ziur.
Gizon eta emakumeen arteko harremanen inguruko aipamen eta gogoetek ere garrantzi handia dute liburu honetan. “Gizonak sinpleak dira”, dio Isabelek 104. orrialdean, “lauak, ganbararik gabekoak”. Generalizazio gehiegizko eta mingarria beharbada, baina liburuaren irakurle gizonezkook Isabelen lumatik irakurri aurretik emakume bat baino gehiagoren ahotik maiz entzuna genuena, eta ez fundamenturik gabe seguru asko. Ezin zaio ukatu Laura Mintegiri emakumezko pertsonaia baten larruan sartu eta haren barneko sentimenduak azaleratze horretan edozein gizonezkori oso nekeza egingo zitzaiokeen sinesgarritasuna lortu duenik. Patziku Perurenaren “Marasmus femeninus” eztabaidatu hartako Joanaren aldean, “ezagunagoa” egin zait, askoz ere, Laura Mintegiren “Nerea eta biok” honetako Isabel.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi