kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Nerea eta biok / Laura Mintegi / Txalaparta, 1994

Hausnarketa intimista, sakona eta erreflexiorako adierazbidea Gema Lasarte / Euskaldunon Egunkaria, 1995-01-08

Laura Mintegik Isabelen hitzetan jarri digun lana sentimenduz kargaturiko kontakizuna dugu. Ni ez nintzateke epistolarra dela edo nobela dela esatera ausartuko, sentimendu metaketa lineala baizik. Laurak “Legez Kanpo-n” erakutsi zigun harreman bereziak eta sakonak gauzatzeko kapazitatea; oraingo honetan, berezitasun hori bilakatu digu lanaren aipagarririk nabarmenena. Hausnarketa intimista, sakona eta erreflexiorako adierazbidea. “Emakumeen arteko amodioa diferentea da, berezia, sakona, misteriotsua, sentsualitatez betea, epela, leuna, goxoa… Emakumeen eskuak mundu femeninoa zehazteko neurrikoak dira eta beraiek dira neurria, kodea. Emakumeen eskuak ingurukoaz erlazionatzeko sentsoreak dira, antenak… Eskuen kultura da gurea, eta zentzuen bidez jasotzen dugu munduarekiko kontzeptua, kosmogenia”.

Liburu honen inguruan entzun dut kartzela duela gai nagusia. Gaia baino gehiago aitzakia esango nuke nik, denik eta harreman modurik zailena aztertzeko aitzakia, nahiz eta gure herrian harreman klase hauek ohizko bihurtzen ari diren. Isabelek horrela idazten dio kartzelan duen literatur ikasleari, Nereari: “Zu maitatzen ikasi dut gutunen bidez, hitzez hitz, urruntasunean. Baina nolakoa izango da sentimendu hau, nere ondoan sentituko zaitudanean?”. Horixe da liburuan zehar egiten den galdera eta ardatza. Erantzuna liburuaren azken aldera dator. Lau urte pasako dira Isabelentzat, irakurlearentzat 124 orrialde, Nerearentzat, berriz, parentesia izango da. “Kartzelan urte askotan egondakoek parentesia izan dela diote, denboratik kanpoko denboraldia, inon koka ezin daitekeen aldia, ez denboran ez espazioan”. Harreman bereziak sortzeko txukuntasunaz gain Laurak narrazioan zehar konbinatutako denbora eta espazioen uztarketa argia nabarmenduko nuke.

Protagonista bakarreko nobela dugu, Isabel bera dugu beste gainontzeko pertsonaien ispilua eta harremanen topagunea. Aitortu behar da gainera nahiz eta indar gehientsuena emakume bakar batenganako harremanean kontzentratu gizonekiko harremanak ere hitzetik hortzera darabilzkiela. “Fernandok emakume argitsuak eta biziak ditu gogoko, emakume osoak, independenteak. Oso gizon diren gizonek soilik nahiago dituzte emakume libre eta inteligenteak, bestelakoek emakume sumiso eta isilak nahiago dituzte eta, poxpolinak, txontxongiloak”. “Emakumea hartu, bereganatu, gozatu eta ahaztu egiten dute gizon gehienek. Besterik ez dute egiten, sakontasun handiagotan sartzekotan, arazoak aurkituko lituzketelako, eta gizonak sinpleak dira, lauak, ganbararik gabekoak”.

Laburbilduz, esaldi sinpleak, narrazio argia, denboraren erabilpen txukuna, eta gai interesanteak erabili ditu Laura Mintegik, baina, nire gusturako, ez du asmatu bukaerarekin. Hautsi egin du narrazioa, tonua eta kontakizunaren linealitatea. Zortzigarren kapituluan gainontzeko kapituluetan lortutakoa —hasieran nioen sentimendu metaketa lineala— eten egiten du. “Nerea eta biok” zazpigarren kapituluan bukatzen da, zortzigarrena niretzat behintzat beste kontu bat da eta beste kritika diferentea beharko luke.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak