« Berriz eskuratuak | Bazterkulturaren egoeran »
Kutsidazu bidea, Ixabel / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 1994
Geure buruaz farre egitea ona da Xabier Etxaniz / Euskaldunon Egunkaria, 1994-06-12
Liburu hau irakurtzen bukatu bezain pronto bi zentzazio izan ditut. Lehenengo poza liburuaren aurrean, gustora irakurri dudalako eta geure buruaz farre egin. Dibertigarria da liburua, eta zenbait laguni gomendatu diet dagoeneko. Liburuan zehar irrifarrea ezpaineratzeko toke eta hitz jokuak etengabeak dira. Mendian gora. Vasconum. Gary Cooperren “Solo ante el peligro”. Euskal aditzak ikasiz menderatzea euskara (zinderraizkidake). Eta abar.
Liburua arin irakurtzen da, zailtasun handirik gabe —swahilia ez denean, jakina—. Entretenigarri da eta batez ere umore ikutu fina orrialdeetan. Bigarren zentzazioa aldiz, bestelako izan da. Liburu hau gazteentzat ote da? Hau da, argitaletxe bateko gazte sailean egon behar du? Denok dakigu zein mehea den gazte eta heldu literaturaren arteko muga hori, baina Joxean Sagastizabalen liburu honetan agertzen diren erreferentziak (bai literarioak gaztetxoak erakartzeko modukoa den, askoz aproposagoa iruditzen zait euskaltegietatik pasatu diren, edo irakaskuntzaren munduan ari direnentzat (eta hauetako gehienek botoa emateko adina dute aspalditik). Nire dudak ditut gazte literatura den ala ez esaterakoan hala ere, nik oso gustora irakurri dudala esan behar dut, eta disfrutatu egin dudala liburu honekin. Oso ona da farre egitea, eta zer esanik ez geure buruaz denean!
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro