kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ipuin bakarrak / Askoren artean / Elkar, 1994

Berriz eskuratuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-06-11

Bederatzi idazle biltzen ditu Xabier Mendiguren antologiegileak liburu honetan. Harena da liburuari sarrera egiten dion testua, eta bertan jakinarazten du sarreraegileak zein xede izan duen liburu hau plazaratzeko orduan; ahaztutako edo baztertutako ipuinak denon eskura ekartzea. Aipatu behar, beraz, zein diren idazle eta ipuin aukeratuak.

Joseba Sarrionandiaren Maggie, Indazu Kamamila!, oso ipuin polita benetan, galdua edo zegoen Xaguxaharra aldizkariaren lehen alean. Badakit, laster kaleratuko den euskal narratibaren antologian ere agertuko dela, itzulita, noski, antologia hori kaleratuko duena madrilgo argitaletxe ospetsua baita.

Joxerra Garziaren Demetrio edo Mendekuaren Gozoak urte berean irabazi zituen Donostiako eta Debako ipuin-lehikaetak. Badakit istiluren bat ere izan zuela egileak, eta ipuinaren lehen bertsioa, oker ez banago, Literatur Gazetan argitaratu genuen, aldizkariak ateratzen genituen garai hartan.

Joserra B elokiren Baina zein ez zaio esparantzaren bati atxekitzen ipuinak Irun Saria irabazi zuen 1986an.

Imanol Zurutuzaren Haizeak Iparlaino Beltzak Dakartzanean honek ere Irun saria irabazi zuen, eta pena da, gordeta egon izana, ipuin zoragarria baita nire ustez.

Andoni Egañaren Hil-Kanpaiak izenekoak Tene Mujika saria irabazi zuen. Grazia handia eta abildade handiagoa du Andoni Egañak kontaeran. Horiek dira ipuin honen bertuteak.

Xabin Zabalaren Zubiaren Beste Aldean ipuinak Irun saria irabazi zuen, baina ez dut uste jende askok ezagutzen duenik. Fantasiazko ipuina da, zentzurik klasikoenean, eta horregatik dago literatura horretako topikoz josia.

Luis Berrizbeitiaren Mezua maisuki idatzita dago. Gozatzeko moduko ipuina da. Bilboko Gabriel Aresti Saria irabazi zuen.

Patxi Iturregiren Hondarreko Distira Ahantzi Hura da lehenagotik ezagutzen ez nuen ipuin bakarra. Aitortu behar dut sorpresa handia hartu dudala irakurri ondoren. Prosa indartsua darabil, oso zehatza da deskribapenetan, giroa eta atmosferak ederki lantzen dakien idazlea dugu.

Joxemari Azurmendiren Joseren Historiak baliorik baldin badu, hori da, hain zuzen, hizkuntzaren erabilpena. Aberatsa oso.

Gustora irakurtzen den liburua dugu. Ahaztuta zeuden ipuinak eskura jarri dizkigutelako merezi du liburu honek aipamentxoa.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak