« Herriari estu lotua | Koxka bat estuago »
Euskaldungoa erroizturik / Jose Maria Larrea Muxika / Pamiela, 1994
Bazterkulturaren egoeran Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-06-18
Euskara eta bere egoerari buruzko makina bat liburu kaleratu dira azkeneko urteetan; datuak emanez, batzuk; datuak interpretatuz, besteak; baina oso gutxi izan dira errealitatea nolakoa den eta orain den modura izatera zergatik iritsi den adierazten dutenak; are gutxiago, prosa ulergarri eta arin batez. José María Larrea saiatzen da liburu honen bidez horixe bera argitzen, zergatik erdaldundu edo erdalduntzen ari den herri hau, nahiz eta kanpoko itxuraz oraindik, euskaldun iraun, irauten duen tokietan. Egileak berak esaten duen modura: “Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen da. Bi lerrotan, letratu eta ez-letratuen baitan”.
Lehenari buruz esaten du ez zuela, sekula, bere betasun osorik gauzatu. Era berean, euskal letrek Elizari zor diotelako teoria ere deuseztatzen du, frogatuz Eliza beste euskal letratuen modura akonplexatua izan dela, letratu gisa, eta ondoko erderei makurtua. Egilearen hitzetan: “Euskal letratua, beraz, berankorra izateaz landarat, ez letratua baino klaudikatzaileagoa izan da funtsean, aldez eta moldez. Eta esan gabe doa, beti iduri kontrarioa salduz badoa ere, letren goi-eredurik ezak —eta, jakina, gauza guzietan den euskal goi-eredurik ezak, piramide sozialean, politikan… — azkartu duela euskaldungoaren beherapen eta gutiespena”.
Saiakera hau, nire irudriz, gai beretsuari buruz edo inguruan idatzi diren beste batzuen desberdina da. Hemen ez zaizkio kanpotarrari bakarrik gureak diratekeen erruaa leporatzen, hemen euskaldunen jarrerak aztertzen dira, eta, esan bezala, euskaldun letratuenak bereziki eta haien morrointzedozein erdararekiko. José María Larreak esaten duena oso erraza da ulertzen, hizkuntza batek bere funtzioak betetzen ez dituen neurrian, beste hizkuntza batek betetzen dituenean bere behar lituzkeenak, hizkuntza hori galdu eta ahaztu egiten dela. Euskararen egoerari dagokionez, ezkorregia iruditzen zait neri haren analisia, baina aitortu behar dut egia handiak esaten dituela tarteka. Bazterkultura bihurtzen ari gara euskarazkoa, kultur eredutzat erdarazkoa hartua dugulako, eta horrek hizkuntzaren suzidioa dakar. Bakoitzak, liburu hau irakurri ondoren, pentsa eta gogoeta egin beza esandako guztiari buruz.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza