« Bestiario ttipia | Klasikoa »
Carmen / Prosper Merimée (Maria Garikano) / Emak Bakia Baita / Pamiela, 1992
Ene Carmen! Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-07
Atseginez eta harriduraz irakurri dut Prosper Merimée idazle frantsesak idatzi zuen “Carmen” izeneko elaberri laburra. Atseginez diot, hartu eta amaitu arte jezarraldi batean gozo-gozo irakurtzekoa izateaz gain, hizkera edo egituren aldetik halako akatsik ez dakarkiolako irakurleari. Harriduraz, Meriméek sortu eta gero hainbatetan berregina izan den nobela honetako bikotea, Carmen emakume buhamisa bera eta José bandoleroa, biak zorigaztoak, euskaldunak direlako nobelan. Egin ere, euskaraz hitz egiten dute zenbaitetan euren artean, egileak halaxe dela esan eta euskarazko hitzen bidez ere erakusten digunez.
Erromantikoa izanik Merimée bera, kondaeren hariak artean exotiko egiten zen Andaluzia hartan josten zirela idatzi zuen nobela. Pertsonaiak euskaldunak izan eta euskara bera bien arteko hizkera eredutzat erabiltzeak buhameek, bestalde, calóaz egiten duten bezalatsu, kutsu erromatikoagoa eragiten dio idaztiari. Eta erromantikoiei buruz ohi dugun aurrirudiari dagokio liburuaren patuak ere.
Nik dakit ba tamalez ala ez, orain berriro zine-aretoetan betortz odolduak erakusten dabilkigun Dracula horrekin eta beste hainbatekin gertatu izan denaren antzera, hemengo pertsonaiek diraute, hala zinean, zein opera nahiz musiketan, jatorrizko testua bera ilunpetan datzalarik. Bada, Emak Bakia Baita delakoaren eskuaz Pamiela argitaletxetik Maria Garikanok ekarri digun euskal Carmen hau eskertzekoa da, zinez, esan behar dudalarik testua bera atsegin izan dudan eran gogoko egin zaizkidala atzean dakartzan oharrak, Merimée berak idatziak. Amaitzeko, ez dut esango idazle frantsesaren bizitzaz eta lanez berri zabalagoetarako jakinmina eragin didala baino liburu honek, zazpi eguneko epearen barruan idatzi omen zuena Meriméek.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez