« Lagunentzako liburua | Indiferente uzten ez duen nobela »
Bacchabunda / Luigi Anselmi / Pamiela, 1992
Bestiario ttipia Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-01-31
Pamiela argitaletxeak hain berea duen liburu-moldera olerkiak eta irudiak ekarri dituzte Luigi Anselmik eta J.E. Urrutia Kapok, benetan bitxi ederra den “Bacchabunda” izeneko hau biek batera osatzeko, ze, esan behar da, ez dakit nik irudiak ala olerkiak ote diren ederrago baina, batasun trinko bat antzeman diet guztiei.
Liburuak tituluarekin batera, parentesi artean, “Catulus-en” omenez esan eta, ukan ere, Catulok bere lagunei egin zien eskaintza bat atariko duelarik, irudi du liburu honek lagun arteko atseginerako dela, hala olerkietan gai hori sarri agertzen delako, nola J.E.K.ren irudietan ere haien aurpegi ezagunak agertzen direlako.
Diodanaren hildotik, “Hobe da adizkide bat / ezen ez ahaide ehun bat”, Oihenartek bildu zuen atsotitza dakar olerkietariko bateko goiburuan. Ez da poetak ematen duen lorratz bakarra. Bilb(a)ori, Vinogrado deritza azaleko belarrian, zelan eta harako beste harek izen eman zion moduan. Izan ere, tituloan Baccho hura gogoratzen digun liburu honetan Vinogrado dugu berriro ere Bilbo, gauez bizirik eta egurez pizti domestikoen ezkutazulo den hiri ilun eta hautsezkoa.
Berbak, zehatz eta tentuz hautatuak, neurri eta barne-musika ezberdin erritmopean josi ditu Anselmik eta irudietan J.E. Kapok berbon oihartzun hutsa baino besterik ere dena arrasortu du, harako moduan non bien artean Bestiario ttipi eta elegante bat osatu bait dute. Egunargiarekin batera itzartzen diren izuei aurre egiteko balio ahalko digun botika egokia, alegia.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi