kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bacchabunda (Catulusen omenez) / Luigi Anselmi / Pamiela, 1992

Lagunentzako liburua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-01-30

Oker ez bagaude hauxe da Luigi Anselmik argitara eman duen laugarren poema liburua. Aurrekoek, gogora ditzagun, “Zoo ilogikoa”, “Cuando arde el agua”, “Desiriko alegiak” zuten izenburu, frogatuz horrela gauza zela euskaraz zein gazteleraz idazteko. “Zoo ilogikoa”, gainera, bestiario gisa antolaturik, liburu orijinala da, minimalista, detaile txiki eta politez betea, bitxiegile baten lanaren gisakoa. “Cuando arde el agua” eta “Desiriko alegiak”, bestalde, poetaren sentimentu pertsonalen adierazbide dira, poetaren esperientziaren mugarri: maitasuna, hiria, poesia, alkohola, etab…

Antzeko ibilbidetik barrena abiatzen da komentatzen ari garen liburu hau, Luigi Anselmiren azkena. Izenburu adierazgarria darama, “Bacchabunda”, Catulus pota latinoaren omenez. Catulus hori, Epicuroren jarraitzaile izaki, bizitzeko plazeren atzetik ibili izan zen, hau da, emakumeek, ardoak eta janari onak eman ditzaketenaren atzetik. Lesbia dugu haren pertsonaia poetikoa, haren inspirazio eragilea. Catulusek poesia indibiadualista, lirikoa eta subjetiboa utzi zigun, pasioak marraztu nahi zituen indarrez, eta idatzi zuen berak zekienari buruz, bere esperientzia erakarri zuen bertsoetara.

Pentsa dezakegu beraz Luigi Anselmik proposatzen diguna ildo horretatik joango dela, eta liburua irakurri ondoren konturatzen gara bere esperientzia dela Luigi Anselmik kontatzen diguna, eta bere memoriaren gordeleku hiria dela, baina ez edozein hiri, bere hiria, doinu beltzez eta tragikoez azaltzen diguna: “Hemen bizi eta, menturaz, hiltzen/ naizelako badakit/ hiri hau primadera/ estaltzen duen hilarri zabala/ baino ez dena…”; “Hiri lohi eta ezain hau/ eder bilakatzen da gauez”; “Hiri urdin arre honetan”. Deitura asko ditu hiri horrek. Izan daiteke Vinogrado mitiko hura, edo Bilbao.

Hiriarekin batera eta izenburuari arrazoi emateko ardoaren eta alkoholaren goraipamena dugu liburuan agertzen zaigun beste gaia, obsesiboki eta horditzeraino errepikatuz. Eta amodioa, ausentzia gisa hartuta, baina ironia handiz ikutua.

Liburua irakurtzen duenak jakingo du azkenik Luigi Anselmik lagunentzat idazten duela, eta irakurlea laguna bada, poztuko da, liburu hau idatzi duen poeta zoriontsua baita, beste liburuetan bainoago.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak