kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Espainolak eta euskaldunak / Joxe Azurmendi / Elkar, 1992

Bejondizula Joxe! Jexux Arrizabalaga / Egin, 1993-01-24

Bi aste pasiak eraman ditut liburuarekin, batez ere, —bi asteburu— eta egia esateko oraindik ez dut dena behar bezala irakurri, gehientxuena irakurri badut ere. 581 orrialde dituen “totxo” bat ez da hain erraz irensten.

Saiakerak dituen zatietatik gehien, gustatu zaizkidanak (Errenazimendua eta Garai modernoa) azken zatiak izan dira, beharbada, ezagunagoak edota urrunagoak egin zaizkidalako hasierakoak, eta alderantziz besteak.

Liburua irakurri ondoren atera dudan ondoriorik nagusiena hau da: Badugula garaia lerdoak izateari utzi eta geu izaten hasteko, betidanik, gurekiko intoleranteak izan direnak baztertuz.

Joxe Azurmendiren Curriculum-ari buruz aipamenik egitekotan —alde batera utziz berak idatzi dituen liburu entsaio, tesi, artikulu eta abar, alde batera utziz, baita ere, bere titulu pila— nire ustez; gizon honek dituen hiru ezaugarririk nabarmenenak azalduko ditut bi hitzetan: Batetik, ideia berriak sortzeko duen ahalmena, hots, kultura desberdinei buruz daukan jakinduria, hizkuntza pila bat menperatzea etabar. Azkenik, liburuan bertan ere ongi asko adierazten duen abertzaletasuna.

Abertzaletasuna esaten dudanean ari naiz esaten herriarekiko azaltzen duen maitasuna; eta herriarekiko esaten dudanean, esanahi dut euskaldun herri txiroarekiko. (Izan ere, egun gauza hauek ondo zehazten ez badira berehala manipulatzen dituzte).

Ingeleses ez dakien espainol ala frantses hiztunari burla egiten zaio anglosaxoi herri aurreratuetan. Erromatarren garaian, Erroman bertan grekera etzekien patrizioari ere burla egiten omen zitzaion, esaten digu Joxek. Euskaldunari berriz, orduan eta orain,

beti egin izan zaio burla. Horregatik gutako askok euskara baztertu eta beste kultura batekoa izatea erabaki izan du. Ordea, lehen eta orain euskaldun izaten jarraitu nahi izan duenak egon dira eta daude: Eta hauek ez dira izan ez lehen eta ez orain herri honetako jauntxoak. Euskara inoiz ez da izan jauntxoen, hizkuntza.

Herri honek inoiz ez du lortu aske eta herri oso bat moduan bilakatzerik, hal eta guztiz ere, bizirik dirau. Bizirik irauten badu euskararengatik da. Victor Hugok gure herria ezagutu ondoren, “Euskara da euskaldunen aberria” idatzi zuen eta zerbaitengatik. Hauxe da, liburu honen mezua, alegia, hizkuntza-kaxkar baina gurea dugun herri txiki bat garela, hori bakarrik dugula eta hortik kanpo inguruan ditugun horiek ez gaituztela maite, alderantziz baizik eta gurean jarraitu nahi badugu behingoz eta betirako hobe dugula beste leku batzuetara begiratu. Pentsamendu honek gaurko ere balio du. Madrilera edota Parisera begiratzen duenak gurengandik urrutiratzetik at ordainetan jasotzen duen saria erridikuloa egin duelaren sentsasioa besterik ez duelako izango.

Azurmendiren saiakera honek eskoletan gure historia irakasteko balio du.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak