kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bergiliren Unai eta Alor-kantak / Andima Ibiñagabeitia / Euskal Editoreen Elkartea, 1992

Bi bider klasiko Gidor Bilbao / Euskaldunon Egunkaria, 1993-01-31

Antzinako klasiko baten lanaren itzulpenari euskaratzailearen klasikotasunak ireki dizkio oraingoan bildumako ateak. Izan ere klasiko ez nahiko ezaguna dugu Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe 1907-Caracas 1967) euskal letretan. Baina Birgilio, Ibiñagabeitia eta Ruiz Arzalluz hiruak ditugu izen garrantzitsuak argitalpen honetan.

Birgiliok latinez idatzitako “Bukolikak” eta “Georgikak” dira liburu honetan euskaraz irakur daitezkeenak: eskaintza tentagarria beraz literaturzale ororentzat eta erabat interesgarria mundu klasikoarekin zerikusiren bat dutenentzat. Irakaskuntzari dagokionean ere neurri baten erabilgarriak dira, itzulpen berriagoen faltaz, argia lehenbizikoz 1954-1955.enean (“Unai-kantak”) eta 1966.ean (“Alor-kantak”) ikusi zuten lan hauek.

Duela egun gutxi Andolin Eguzkitzak EGUNKARIAko orrialdeetan “euskal prosa modernoaren benetako aitaponteko” bezala aipatu duen Andima Ibiñagabeitia da testuen euskaratzailea eta alde honetatik ere badu liburuak bere erakargarritasuna. Orain hiru-lau hamarkada euskaraz ehundaka orrialde argitaratu zituen idazle honen lanak ezin ditu erraz eskuratu egungo irakurle arruntak, ez baitago hauen argitalpen berririk. Liburu hau jatorrizko latinezko testua ahaztuta irakur dezanak ere badu non gozatu euskararen jatortasunarekin eta hiztegi aberastasunarekin.

Iñigo Ruiz Arzalluz EHUko latin irakaslea izan da edizio honen arduraduna. Txukun argitaratu du Ibiñagabeitiaren lana eta bereziki eskertzekoa da hain ederto aukeratuta egotea irakurketa erraztu asmoz eskainitako hitzen azalpenak. Andima Ibiñagabeitiaren bizitza, itzulpenaren eredu eta ezaugarriak eta testuaren historia sakontasunez aztertzen ditu hitzaurre mardul batean. Itzultzaileari buruz argitaratu direnak eta ez direnak (gutunak batez ere, benetan interesgarriak hamarkada haiek edozein ikuspegitatik ezagutu nahi dituenarentzat) denak ditu kontuan bere bizitzaz aritzean. Asko dira izan ere handik eta hemendik aurkezten dituen datuak, baina Ibiñagabeitiaren belaunaldia eta garai hartako itzulpengintza nolabaiteko urruntasunetik interpretatzen ere saiatzen da. Ez da gutxi eta atseginez irakurtzen da.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak