« Hamaika | Harri preziatuz beterik »
Mariaren mendea / Pablo Sastre / Susa, 1992
Mugarri berria Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1992-12-20
“Mariaren mendea” izeneko liburu honetan narrazio luze bi bildu ditu Pablo Sastrek, zeinaren orain arteko azken lana, hemengo hau agertu artekoan, “Kristalezko bularrak” izan baita. Azken horrek utzi zidan aho ona hobetu besterik ez du egin gaurko honek, ordea.
Atzekoz aurrera joanaz, “Hautsi da negua” da bigarren narrazioaren titulua, berau delarik, ene eritzian, borobilena, zeren Pablo Sastrek hor lortu duen giroa eta tentsioa egundokoak dira. Gutxitan pasatzen ditut orrialdeak irakurri gabe, amaiera lehen bait lehen jakitearren. Bada, halaxe egitekotan izan naiz honetan, lerrorik lerro begiak gero eta arinago joaten izan bait zaizkit. Laburturik, giroa eta tentsioa errelato berean bat egitea erdietsi du idazleak.
Lehen errelatoaz, liburuari izena ematen dionaz, alegia, zera esan dezaket, giroak agintzen duela mamiaren gainetik, idazleak erabili duen teknikak —ahozko hizkeraren transkripziotzat jo daitekeena, ezinbesteko egokipenak gorabehera—, etnologiaren alderantz dakarrelako errelatoa. Azken honek ez du esan nahi, jakina, errelatoa etnografikoa denik, lerroz lerro aurrera joan ahala nabarmenago egiten delako, idazlearen asmoa ezezik, zein aldetatik idatzi duen ere. Ahotsaren bidez baino ezagutzen ez dugun emakume hori, Maria, mende oso bat da ia. Apustu gogorra egin du, bestalde, Pablo Sastrek errelato honetan, ez bait da erraza hainbeste orrialdetan barrena narrazioaren tentsioari eustea. Apustu horretatik garaile irten duelarik, mugarri berria jarri dio bere buruari idazleak, gure mugetatik geure mugez hitz egiten duen honetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi