kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Gaupasak / Juanjo Olasagarre / Susa, 1991

Pasioaren lorea Felipe Juaristi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-12-21

Stendhal-ek erakutsi zidan banitatea dela pasioaren beste izena. Eta banitatea ni puztua besterik ez dela ikasi nion ez dakit nongo filosofo estoikoari. Pasioaz, edo norberaren banitateaz, da Juanjo Olasagarraren azken liburua. Oso ondo adierazten du prozesu horren garapena. Gaua da. Ordu luze sakonak ari zaizkigu itxoiten. Ispilu aurrean jarri eta lehendabizi geure burua prestatzen dugu datorkigun borrokarako, oroimenaren bidez geure ni-ari ematen diogu errepaso. Ondoren jantziak eta hatuak ditugu aukeratzen, eta zentat eta jantziago, desioa piztuago ahoratu dugun zigarroarekin batera. Desioarekin eta ni-arekin batera triangelua osatzen duen hirugarren pertsona agertzen da, zu bat. Eta berriro oroimena, iraganean izan ginenaz. Eta berriro desioa norberaren gorputzaz haruntzagoko beste gorputz baten bila. Blues bat. Alkoba bat ortzemugan. Larrua. Desioaren ase-betetzea. Pasioaren inflesio punturik gorena. Banitatearen eztanda, gu bihurtzen ni eta zu. Eta goizaldean tristuraren ordez ezer ez, pozaren ordez ezer ez. Plazerraren ondoren pasio erraustua. Paradisurik ez. Dena dago kadukatua.

Hauxe da beste hitz batzutan, eta laburkiro adierazia, “Gaupasak” liburuaren nondik norakoa. Baina Olasagarreren orijinaltasuna ez da aurkitu behar gaueroko errito horren deskribapenean; ez, orijinaltasuna poemen doinuan dago. Erromantizismoaren kontrako doinuan hain zuzen.

Dena dela, ohar batzuk egin daitezke idazkerari buruz. Poema gehienetan ez da aditzik ageri; horrek, beraz, trinkotu egiten ditu poemak, konplikatu beraien ulermena. Horri gehitzen badiogu koma gutxi ageri dela eta bertsoak, askotan, ez direla dagokien lerroetan errenditzen, bada, ondorio gisa atera dezakegu, ezen ez direla irakurterrezak poemak.

Baina badute indarrik, bizitzari buruzko ikuspegi fresko, natural, lasai, intraszendente eta, noiz edo noiz, ironiko batez sorturik. Belaunaldi berri bateko partaide baten ezaguera-zeinuak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak