« Borroka | Malizia sorta zuzena »
Malezia sorta / Jon Arano / Susa, 1990
Mundua aldatzeko malezia piska bat Karlos Linazasoro / Euskaldunon Egunkaria, 1991-03-09
Liburuak eskutan hartzerakoan txarrak izaten dira aurredisposapen guztiak. Hobe da burua garbi, prejuizioak baztertu eta irakurketa lasai eta neutro batean murgiltzea. Horrexegatik, ezertan hasi aurretik, aitortu behar dut ez dudala kasu honetan hain sanoa den agindua bete, “Malezia sorta” honek —malezia hain sorta handitan saltzen zenik nik behintzat ez nekien oraindaino— halako itzal beltz eta ospe txarreko bat bai bait zekarren atzetik, noranahi zihoala ere. Nik, ordea, ez dut halakorik somatu; ez, behintzat, nik malezia ulertzen dudan tankera berean. Aranok berak esaten du: “Malezia duenak gorde egiten du”. Eta hori egia da. Malezia gehiago somatzen dut nik edozein kale izkinetan, liburu honetan baino. Badago, halaz ere, poema bilduma mardul honetan gizartea —gizarte establezitua— zirikatzeko joera nabarmen bat, gauzak errotik —erradikaltasuna bide nagusi duela horretarako— aldatzeko gogo bat. Indarrez esaten ditu Aranok gauzak, ondorioetan gehiegi erreparatu gabe. Edukiak forma gainditu behar du, idazleak konpromezu garbia erakutsi behar du —ildo politiko konkretu batzuei jarraituz beti!— bere herriarekiko. Jende eta gauzekin sartzeko joera hori ez zait niri iruditzen gratuitoa, asko pentsaturiko baliapide poetikoa baino, boutadeak azken finean, irakurlearengan sentimendu kontrajarri eta sutsuak piztarazteko zirikadak. Ez da liburu akademizista, bizitza edo esperientzia du abiapuntu, autobiografia. Badira, ordea, hiru ataletan banaturik dagoen liburu honetan poema intimista eta metaliterarioak, hitz joku soil eta poeta zaharren antzera eginiko kantuak. Ez da, beraz, dena malizi eta letxetxarra. Niri, pertsonalki, atseginagoa gertatu zait “Malizia” deituriko atala non paradojikoki maitasunak malezia gainditzen bait duen.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui