kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Izaina / Jokin Urain / Barrutik, 1990

Borroka Jose Luis Otamendi / Argia, 1991-02-24

Ameskaiztoei ihesbide erosoa eritziko diezu infernuaren itzalean idatzitako konfesio hauen aurrean. Hogeitalau testuok parabolak dira gehien bat, plazarik gabeko “kartzelako gaiak”, behin eta berriz, jo eta jo taigabe. Jokin Urain idazlea preso dago. Euskal idazle preso-atzerriratuen belaunaldiaren azken emaitza trinkoa dugu “Izaina”.

Bestiario gotikoetatik jaulkitako munstroak dabiltza orriotan, armiarma-mihise izoztuz estaltzcn ditu munstroak giza gorputzak, ordu zintzoak eta ordu gaiztoak daude korridore infinitoetan, otarrain hat bezain manikeoa da zerua. Idazleak bere buruaz haruntzago nahi du jo, horretarako besteren sufrikario-esperantzekin egingo du bat, eta irakurleari aukera gutxi damaio: kanpotik ala barrutik zarratu atea. Samurtasun potin minbera bakarrak kanpoko oroitzapenetan datozkigu. hala ere haurtzaroko zelaiek ezin dute ziegetako errutina lazgarria redimitu.

Izainaren baitan giza-harreman sendoena gorrotoa da, ez daiteke bestela nekaldi horren zama arindu. Gorrotoaren apologia egiten da, presoen elkar hartzearekin batera hori bait da zutik irauteko sendagai. Kontaketaren arian narratzaileak batpatean lehen pertsona pluralean darabil. Mundua esplikatu nahi da eta bizitzeko moduko barruti kolektibo bilakatu; banaka salbatzerik ez dago.

Ameskaiztoek zafratzen gaituzte goi eta behe, ezker-eskuin. Gizarratoi, gizatxakurrek ez digute aterrunerik emango horizontean jotzen duten orrialde krudelotan. Tonua alegoriazkoa da, mortala.

Hala ere, batzutan Urainek oroitzapen kartzelako errealitate eskuragarriez idazten dizu zuzenean. Pasarte “errealista”otan ageri da idazlea bere goien gradoan, hunkipen handiko lerroek urratzen dute papera. Urain mutikoari haizea mintzo zaio sasi artetik behiala Poe-ri belea bezala, oraingoan ordea poetak ez du “never more”rik aditzen, esperantzak odoldutako “agian, agian” baizik.

Irakurketa desberdinak egin dakizkioke liburuari, klabe anitzak ditu eta, behar bada, berdaderoak bat baino gehiago. Laberintoan barrena hasitako txango iniziatiko baten buruan libertadea dagoke. Baina oraingoz amaitzeke geratu da liburua, eta Jokin Urainek esaten digu zergaitik: “Idazki batek ezin buka lezake amaitu ez den bidaia”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak