« Bakardade | Itsasoak liluratu ninduen »
Ilargia putzuan ageri / Rafa Egiguren / Erein, 1990
Kontrakoen jokoan barrena Mari Jose Olaziregi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-05
“(…), “dakigunik ez badakigu, hobeto”, esan omen zuen inoiz Lao Zhu zaharrak” (345. or.). Ahaztu beharrak larritzen zuen taoismoaren aita nagusia. Ikasi beharra, aldiz, itogarri suertatu zen zikutaren beso hilgarrietan atseden hartu zuen greziar filosofariarentzat. Hemen kokatu nahiko nuke Rafael Egigurenen lehenengo nobela honetako bidaiari hasiera ematen dion gatazka: ikastea / ahaztea, abiapuntu berrien bi alderdiak.
Eta bidaia aipatu badut nobela honetan duen funtsezko pisuarengatik izan da. Esan daiteke ekialde urrutira egindako kanpo-bidaia pertsonaia desberdinengan ematen den barru-bidaia bilakatzen dela.
Narratzaile-biltzaileak Beijingeko (Pekin) bere egoitzan topatzen dituen koaderno eta gutunek pertsonaien kontaketei bide ematen diete. Kontaketa hauek, bere sortzaileari dagokion idazkeran aurkezten zaizkigularik, ahots aberastasun izugarriz betetzen digute nobela: markinarraren eleketari Hernanikoaren hizkera arinak darraio, edo sukaldari frantsesaren euskara frantsestuak… Bakhtinek aspaldi iragarritako kontzertu polifonikoa… Polifoniaren atzean dagoen ikuspuntu aberastasuna.
Aipatu kontakizun horiek iraganean kokatzen dira eta narratzaileak bere egonaldiari dagokion egunkari moduko kontaketan tartekatzen dizkigu. XIX. mendeko nobela klasikoenetatik ateratakoa dirudien “kontalari guztiahaldun” honen “gaiztakeria narratiboen” (nolabait deitzeko) atzean kontrakoen etengabeko oreka dakusagu.
Nolanahire, bilduma honek biltzen dituen izaki desberdinen bizitza eta pasadizoetan, oinarrian arrazoi desberdinengatik martxan jartzen diren ihesak deskribatzen zaizkigu. Arrazoi eta gorabehera hauen artean Txinarantz abiatutako euskaldunen kasua topa dezakegu. Euskara, politika, giza-ohiturak… itogarri bihurtzen direnean, ekialdea misterio erakargarri bilakatzen da.
Baina topikoak baztertuz, gauza berrien liluraren atzean oinarrizkoa suertatzen zaion baieztapena iradokitzen du bidaiariak: Ying / Yang delakoa, kontrakoen onarpena… Nobelaren hasieran eta bukaeran birkontatzen zaigun gertakizunak, Zikloa osatuz, bidaia helmugara iritsi dela adierazten digu.
Nobela atsegina, interesgarria, irakurle honek gustora irakurri duena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez