« Kontrakoen jokoan barrena | Irakurlearen txanda »
Ez dira ilunak / Joxe Belmonte / Erein, 1990
Itsasoak liluratu ninduen Gurutze Aldabaldetreku / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-12
“Burgosen jaio nintzen 1442an, Done Joan egunean.” (8. or.). Geroztik bidaia luzea hurutu du Joan Muge-k, Burgosetik Euskal Herrira eta Euskal Herritik mundura egingo duen ibilaldi neketsu honen zehar, hasierako orrialdeetan agertzen den monje burgostarra bilbotar merkatari ezkondu bilakatuko zaigu: “Gogora datorkit komentuko irudia: prolemaz josita, eta gutxi balitz, inori ezin kontatu, bakardadea. Geroago eguzkiak birrinduko zuen nire bizitza grina: adiskideak, konfidantza jartzeko lagunak eta, batez ere, Berta, gozamen eta ezbehar guztien ispilu.” (121. or.).
XV.eko gertakizun historikoen hariari eutsiz eta Joan Murge izeneko pertsonaiaren eskutik, abenturaz osaturiko kontakizun batean murgilarazten gaitu Joxe Belmontek bere lehen nobela honetan.
Hasieratik aditzera ematen zaigu eskuartean dugun nobela luzea Joan Mugek berak idatziriko izkribua dela. 1502an ekin dio bere bizitzari buruzko Idazkia izateaz gain, XV. mendeko hainbat euskaldunen bizimodu eta perizien historia izan nahi duen izkribua idazteari. Amaitu, Bilbon amaitu du, 1506. urlean. Idazkia bederatzi kapitulutan banaturik datorkigu, kapitulu bakoitzak aipamen geografiko bat du izenburutzat, pertsonaiaren bidaia fisikoaren nondik-norakoen adierazgarri: Burgos — Poza — Balmaseda — Portugaletetik Urduñara— Euskal Herritik mundura — Ingalaterrako bi arrosak — Portugaletetik alde — Afrika — Bilbo. Abiapuntua, Burgos eta azken helmuga, Bilbo; tartean, istorio desberdinen iturburu suertatu den hamaika geldiune. Geldiune horien kokapen geografiko-historikoek eskeintzen dituzten aukera desberdinetaz baliatuz, kapitulu bakoitzeko pasadizuren bat eraikitzen digula esan dezakegu: mendekuak, heriotzak, amorioak, ihesaldiak, leinuen arteko gatazkak, kontrabandoa, piratak, bahiketak, tribuak… Nekez laburbil daiteke nobelan gertaturikoa pausaldietarako betarik ez bait digu eskeintzen. Ohizko ereduetatik hurbil, erreferentzi historiko jakin batzuen gainean eraikitako akzio edota abenturak osatzen dute nobelaren funtsa, mamia. Agian, abentura moeta gehiegi nahasten da nobelan, agian, zenbait puntu geratu da argitzeke… baina hala ere, irudimena eta kontatzeko grina ezin zaizkio ukatu egiteko honetan hasi berria den Joxe Belmonteri.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi