« Euskal kulturaz | Gaizkile trebea »
Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra / Erein, 1999
Mundu sakona Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-03-25
Teresak, Andrés bere senarrarekin batera, bidaia egiten du Europako hiri batera, W izeneko batera hain zuzen, non bizi baita Luis, Teresak aspaldi, bere iraganean, maite izandako gizona. Triangelua, hirukotea alegia, da liburu adimentsu honen abiapuntua. Garbi dago bidaia guztiak, munduan zeharkakoak izanik ere, munduaren larruan batera edo bestera jotzen dutenak, barnekoak ere badirela neurri haundian, denboran aurrera eta atzera egiten baitute.Geure baitatik ihes egiteko, edo bestela geure burua aurkitu ahal izateko, egiten dugu bidaia.
Izan ere, Teresa Wra joateko erabakia hartzen badu, bere arazoak konpontzeko da, pentsatuz sorterritik kanpo desagertu egingo zaizkiola edo, besterik ezean, indarge geldituko, minik egiteko ezgauza. Dena dela, arazoak desegin ez ezik, areagotu egiten zaizkio. Wn Luis aurkitzen baitu, eta Andrés galdu. Baina ez da haren bizitza erabat aldatuko; aldatzeko aukerak galduak baititu Teresak.
Nobela esistentzialista da sakonean, eta “esistentzialista” hitza kontuz eta arretaz idazten dut, ez bainago ziur gaur egun lehen esan nahi zuena esan nahi ote duen. Barne-nobela da gehiago, kanpo-nobela baino. Esan nahi dut paisaia barnekoa dela, barnerakoia ere bai, ez kanpokoa. Esan nahi dut Teresaren gogoetak, Teresak maitasunari buruz, edo maitasuanren amaierari buruz, bizitzan aurrera segitzeko hartzen dugun inertziaz, iraganaz, gizonezkoen izaeraz pentsatzen duena zaigula barne-paisai horren zeruertza.
Generoko liburua da, femeninoa. Nekez idatziko luke halakorik gizonezko batek. Barne-espazioa ezberdina baita bata ala bestea izan. Denbora ere bai. “Gizon batek beti du denbora, nahi duen denbora guztia, munduko denbora guztia aita izateko”. Teresaren gogoeta da.
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez