kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Aberriaren alde (eta kontra) / Ramon Saizarbitoria / Alberdania, 1999

Euskal kulturaz Javier Rojo / El Correo, 2000-03-22

Honetan Ramon Saizarbitoriak alde batera utzi du nobelagintza eta saiakera hautatu du Aberriaren alde (eta kontra)-n, euskara eta euskal kultura hizpide dituelarik. Liburuan tesi nagusi bat defendatzen da: euskara eta euskal kulturaren benetako egoera onartu beharrarena, fikzio batean bizi nahi ez badugu. Aspaldian Jon Juaristik esan zuen herri honetan gertatzen zenaren konstatazioa egitea probokaziotzat hartzen zutela batzuek. Hain zuzen ere, Saizarbitoriak egoeraren konstatazioa egiten du eta, gustatu edo ez, gure txikitasuna begi bistan jartzen digu. Hainbestetan aipatzen den homologazioaren aurrean jarrera eszeptikoa aurkezten du Saizarbitoriak, txikitasunean ere zenbait abantaila aurki daitezkeela-eta. Bestaldetik, euskara ideologia bat mantentzeko tresna izan da, sinbolo moduan behintzat, eta oraingoz ezin izan du bere gainetik zama bezalako hori kendu. Momentu batean egoera hori probetxugarria izan bazitekeen ere, gaur egun ikuspuntua gainditu behar da, non ez den euskara euskal gizartearen alderdi ideologiko bakar batena izaterik nahi. Euskaltzaletasunetik egindako kritika mingotsa eta eszeptikoa, baina, bestaldetik, argigarria, euskaltzale askoren iritziak islatzen eta azaltzen dituena, nire ustez.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak