« Zer esan ote zion sugeak emakumeari? | Itxaropen garaiak »
Ripley trebea / Patricia Highsmith (Joseba Urteaga) / Igela, 1999
Gaizkile trebea Javier Rojo / El Correo, 2000-03-29
Tom Ripley, Patricia Highsmithen buru bihurritik sortutako pertsonaia protagonista duen filme bat estreinatu berria da. Kasualitatez edo, filmea egiteko oinarritzat erabili den nobela ere argitaratu da gure artean, Ripley trebea izenarekin. Patricia Highsmith nobela beltz klasikoaren jarraitzailerik interesgarrienetakoa izan da nire ustez, batez ere, krimenaren arazoari eusteko erabili duen ikuspuntuari erreparatzen badiogu. Nobela hauetan (Ripleyren nobeletan alegia) gaizkilea da istorioaren ardatza; gaizkilearen ikuspuntua da eskaintzen zaiguna. Eleberri honetako protagonista berezi xamarra da, haren nortasuna honela definitzerik badago. Alde batetik, badirudi ez duela inolako ezaugarri berezkorik, hau da, bere nortasunean ez dagoela defini dezakeen inolako ezaugarririk. Baina nortasun zehatzik ez izate honek ematen dio, bestaldetik, edozein nortasun hartzeko trebezia. Imitazioan, faltsifikazioan, plagioan, besteen nortasunetatik zurrupatzen duena erabiliz erakusten du Tom Ripleyk benetan zer den. Pertsonaia, edonola ere, nardagarri bezain erakargarria da, liluragarria batzutan, batez ere idazlearen trebeziari esker: Highsmithek mozorroaren atzean gaizkilearen egiazko aurpegia aurkitzen jakin baitu.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez