kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Euskal sena / Latxaga / Auspoa, 1999

Nolakoak garen azaldu Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-11-13

Atseginez irakurri dut Latxagaren (Jose Maria San Sebastian) liburu hau eta irakurri ondoren jakin dut garrantzia duela idatzitakoak. Nik saiakeraren esparruan sartzen dut, baina ez da saiakera ohikoa. Euskal nortasuna zertan den azaltzeko ez digu idazleak teoria haundi-maundirik azaltzen, ezta jakintsuen hitz puzturik. Azkeneko orrialdeetan euskal senaz idatzitako ia guztia irakur daiteke ordea, bibliografia txukun eta apainean. Latxaga gizon irakurria dela esan nahi digu horko datu txiki horrek. Hala ere, liburu hau idazteko baliogarriagoa izan zaio ikusitakoa edo entzundakoa, irakurritakoa baino. Horrek ematen dizkigu idazlearen zenbait ezaugarri: eskarmentudun gizona dugu batetik; ezaguera eta bihotz onekoa ere bai bestetik, eta, haizearen susmoan dabilen aberea balitz bezala, berak badaki zein den euskaldunok jotzen gaituen haizea.

Atal asko ditu liburuak, denak laburrak. Atal bakoitzean euskaldunon ezaugarriren bat aztertzen digu. Euskarak berak irekitzen duen bidetik abiatzen da askotan eta gero, segidako lerroetan, gertaeraren bat edo beste. Gogoeta, azkenik. Idazteko modu hori alaia da, arina izateaz gainera. Erraz irakurtzen diren testuak baitira. Latxagak bere ustea azaltzen digu euskaldunon joeraz eta jokaeraz, eta batzuetan, ez beti, esaten digu bere iritziz ona ala txarra ote den izateko modu hori. Ni ere ados jartzen naiz berarekin horrelakotan: gure ohitura guztiak ez baitira oso onak.

Latxagak euskaldun klase zehatz bat aztertu du, baserritarra ez bada, sustraiak baserriak dituena, herri txikietan, eta ez hiri haundietan, bizi den euskalduna. Horrekin batera adin bateko euskalduna —gazte-gaztea ere ez dena— aztertzen duela ere esango nuke.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak