« Nolakoak garen azaldu | Tratu klase asko »
Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak / Jon Sudupe / Euskaltzaindia-BBK, 1999
Auzi ideologikoak Javier Rojo / El Correo, 1999-11-17
Jon Sudupe Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak izeneko liburu honetan zehar liberalismoaren eta komunitarismoaren arteko auzia azaltzen saiatzen da. Honetarako, bi aldetan egon daitezkeen alde onak eta txarrak aztertzen ditu, ikuspegi teoriko batetik gehienbat, amaieran kontrajarrita egon daitezkeen ideien sintesia egiteko asmoz. Izan ere, hitzaurreko hitzak hona ekarrita, “komunitarismoaren alde onak liberalismoan txertatzea helburu” du liburu honek. Eztabaida luzea, gai honen inguruan dagoena: zeri eman behar zaio lehentasuna? taldeari ala gizabanakoari? Dena dela, askotan, teoria-mailan konpontzen saiatzen diren arazo politikoekin gertatu ohi den bezala, polemika neurri handi batean “faltsua” iruditzen zait. Giza- eskubideen alde praktikoak eta demokrazia ezin bereizi daitezkeela pentsatuz gero, hau da, giza-eskubideak demokrazian bakarrik gauzatu daitezkeela, eta demokraziaren oinarrizko osagaia giza-eskubideak direla onartzen bada, polemika gehiena ideien mundu idilikoan gelditzen da. Honek ez dio baliorik kentzen liburu honi, idazleak teoria eta ikuspuntu desberdinak azaltzeko ahalegin handia egiten baitu, baina irakurleak noizean behin eguneroko gatazken aipamen bat edo beste eskertuko luke.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi