« Historia, mitoak eta ikastetxeak | Nolakoak garen azaldu »
Kartografia / Rikardo Arregi Diaz de Heredia / Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa/ Alberdania, 1998
Espazioan barrena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-11-06
Egitura trinkodun poema-liburua dugu hauxe, Rikardo Arregi Diaz de Herediak, Joseba Jaka Literatur Bekari esker idatzia, eta Alberdaniak argitaratua. Kartografia, garai batean, hil ala biziko kontua zen marinel herrietan. Gaur egun, mapa gehienak eginak daudenean, geratzen zaiguna da aurrekoak hartu eta haiek begiratu edo-eta beste batzuk sortu. Bigarren bidea aukeratzen duenak itinerario mentis bat edo beste marraztuko du, benetakoa ez dena, bere iturburua irudimenean duena. Poesiak bigarren bidea nahiago du lehena baino. Errekreazio-zale baita, oso maitea du den oro ezerezetik sortu eta gero desegin, eta berriro sortu geroxeago desegiteko. Rikardo kartografoak oinarrizko sei mapa trazatu dizkigu, gu ere haiek harturik poesiaren munduan barrena abia gaitezen, galtzerainoko ibilbidean.
“Zeru-Lurren artean”, “Carte-A-Figures”, “Terra Incognita”, “Musikaren lurraldeak”, “Begi aurrean ditufan itsasoak”, horiexek baitira liburu honen irudi kartografikoak. Ideia jakin batetik abiatu baita Rikardo Arregi poeta, eta helmuga jakin batera iritsi zaigu. Liburuak denborarena bainoago, espazioaren irudia ekarri nahi digu zalantzarik gabe: munduaren luze-zabalak ibili nahi balitu bezala. Bere geografia ez da Euskal Herrikoa soilik, hitzak gureak badira ere —euskal hitzak alegia—, haien esanahia gugandik urruntzen da hasiera batean, eta gero hurbildu ere bai. Poema eder asko ditu liburuak, baina aipa dezadan idatzi dudanaren adierazgarri “66 lerro hiri setiatuan”, Sarajevoren oroigarri bada ere, Euskal Herri gurearen ispilu okerra ere izan baitaiteke.
Aurreko liburuaren aldean nabaria da oraingoan dagoen ahalegin erritmiko eta musikala. Poemak berez etortzen dira belarrira eta han gelditu. Garrantzitsua da liburu honetan musika, ez bakarrik gai moduan; poemak musika-pieza txikiak ere bai baitira
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro