« Gizarte kritika | Apirilak 25 »
Bibliako kontaera-antologia / Juan Manuel Etxebarria / Ibaizabal, 1999
Biblia irakurgai Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-06-12
Ez dakit zergatik ote baina aspaldi honetan Biblia gai duten liburu bat baino gehiago kaleratu da. Batzuk oso serioak dira (Eduardo Gil Berak azkeneko emaitzan sakonki aztertzen du Biblia; Babiloniako literatur iturriekin alderatzen du Bibliakoa, elkarren arteko eraginaz azpimarratzeaz gainera); besteak, haur-gazteei zuzenduak izanik, arinak eta moldatuak dira neurri batean. Bibliako historiak gaitzat hartzen dituzte eta haiek ematen ezagutzera, ipuinak balira bezala. Izan ere, liburuen liburua da Biblia eta ipuin (edo eleberri) asko dauzka barnean gorderik. Literaturaren ikuspuntutik aberatsa da oso. Israel aldeko mundu zaharra (Testamentu Zaharrari dagokiona), tradizio askoren bidarte eta arragoa izan zen. Hantxe bildu ziren orduan ezaguna zen munduko kultur emaitzak, beste zenbait tokitan baino bortitzago eta gordinago. Biblia adin guztietako irakurleek dastatzeko moduko testuak dauzka, edo beste moduz esanda, guztiek dugu, gehixeago ala gutxixeago, bertan zer irakurri. Itzulpen zoragarriak egin baitira, gainera.
Juan Manuel Etxebarriaren Biblia hau, sarreran aitortzen denez, 16 urtetik gorakoentzat da. Testua orijinala da, alegia moldaketa eta aldakuntzarik gabea. Sarrera berean esaten denez, antologia egiteko erabili den irizpidea testuen interesa izan da: beraien narratibitatea, hitz gutxitan esateko. Testamentu zaharra eta berria, biak hartu dira honakoan kontuan. Esan behar da euskarara itzuli den azkenengo Biblia oinarritzat harturik egin dela antologia hau. Itzulpen hori, gogoratuko dugunez, euskara batuan dago eta Elizen Arteko Biblia Elkartea izan da itzultzaile. Hebraierazko eta grekerazko testuak izan zituzten oinarri lana burutzerakoan. Beraz, esan daiteke, erabilgarriena dela gure artean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez