« Aita etsai | Biblia irakurgai »
Arima hilak / Nikolai Vasilievitx Gogol (Jose Morales) / Ibaizabal, 1998
Gizarte kritika Javier Rojo / El Correo, 1999-06-09
Nikolai Vasilievitx Gogol idazle errusiarraren Arima hilak nobela ezaguna argitaratu berri du Ibaizabalek, Jose Morales Baldaren itzulpen ederrean. Eleberriaren argumentua bitxia irudituko zaio irakurleari, dudarik gabe: Txitxikov izeneko pertsonaia erroldatik oraindik kendu ez dituzten nekazari hilak (“arima hilak”) erosi nahi ditu arrazoi ilun eta, dirudienez, ez oso legezkoengatik. Hau dela-eta, herriz herri dabil Txitxikov, lurjabe askorekin negozio berezi hau burutu nahirik. Batzuek baietz esango diote, izan ere, arima hilak saltzeak parada ematen die zerga gutxiago ordaintzeko. Beste batzuk, ordea, harrituta geratuko dira, zer egin ez dakitela. Baina argumentua aitzakia baino ez da XIX. mendeko Errusian agertzen diren jende motak ezagutzeko. Lurjabe zekenak, funtzionari susmatiak, soldadu harroputz handiusteak, alferrak, mozkorrak… Halakoak dira eleberriko pertsonaiak. Eta pertsonaiok pintatzean, kritika gogorra, oso gogorra burutuko du idazleak. Ezen begibistakoa da idazleak ez dituela bere pertsonaiak maite, beraien lepotik trufa egin eta barregarri utzi nahi ditu eta. Nobelaren bigarren atalean kritika piskat leuntzen bada ere, hauxe da liburuaren alderdi ikusgarriena: kupidarik gabe gustuko ez duena astintzea.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez