« Bideak eroso urratuz | Garai bateko zantzuak »
Krabelinen herriminha / Askoren artean / Alberdania, 1999
Apirilak 25 Javier Rojo / El Correo, 1999-06-16
Krabelinen Iraultzatik hogeita bost urte pasatu direlarik, historian halako ekintza bitxia burutzeko gai izan zen herriari egindako omenaldia da Alberdania argitaletxeak plazaratu duen liburu hau. Izan ere, zer gehiago behar du gertaera batek erromantizismo osoz jazteko? Abesti batekin hasten den iraultza militarra (estatu kolpea azken finean), armen ahoetan balen ordez krabelinak… Triangelu polita, iraultzak, abestiak eta loreak osatzen dutena, amesgai ederra. Batzuek pentsatu zuten gauzak alda zitezkeela, beste aukera batzuk posibleak zirela. Historia, ordea, burugogorra izan eta urak bere bidera eraman zituen, beti bezala. Hogeita bost urte pasatu eta gero, nostalgia da nabarmentzen den sentimendua, “saudadea”, alegia. Omenaldi hau osatzen duten testuen artean denetarik aurki dezakegu. Haietako batzuk narraziotik oso hurbil daude; beste batzuk portugesez idatzitako literaturari buruzko informazioa ematen dute. Erdibidean, liburuan parte hartzen duten idazleak beste ikuspuntu pertsonal ematen dituzten testuak, Portugal hizpide dutelarik. Hogeita bost urte pasatu dira, eta apirilak hilabeterik krudelena izaten jarraitzen du. Baina behin batean (1974.eko apirilak 25) historiak beste bide bat har zezakeen.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez