« Kontakizun bitxiak | Inozentziaren porrota »
Berandu da gelditzeko / Unai Iturriaga / Susa, 1999
Bilbo, Bilbao Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-05-01
Unai Iturriaga, seguru asko, ezagunagoa da bertsolaritzan idazletzan baino. Lehenxeago edo geroxeago, bertsolariak idazle sartzen dira; idazleak bertsolari baino errazago bai behintzat. Batzuek-batzuek eleberriak idatzi ere bai. Honako honi buruz, Unai Iturriagarenari buruz alegia, ez dakit oraindik zein iritzi eman. Ez dakit txoro baten txorakeria ote ala jenio baten jeniotasunaren jeniogarri. Ez dakit. Egia esan, oso erraza irakurtzen diren horietakoa da, baina mamiari buruz…
Bilboko mutil gazte baten historia da. Hori ez da arraroa. Bilbo mutil gaztez beterik dago. Mutil gazte hori musika talde bateko partaide da. Hori ere ez da xelebrea. Euskal Herrian musika talde asko baitago. Mutil gazte horrek ez du ezer egiten, musika jotzen ez duenetan. Horrela esan daiteke eta ez da gezurra, baina, pentsatzen hasita, egia osoa ere ez. Mutil gazte horrek izugarri edaten du. Eleberriaren denboraldi erdia edaten igarotzen du; esan daiteke, eta denetik, ardo edo garagardo izan hari berdin; dena barrura. Badu lagun bat, lan egiten duena, eta haren etxean bizi da, ezer ordaindu gabe. Egunen batean ETArekin zerikusirik duen mutil batekin jartzen da harremanetan eta hura atxilotzen dutenean, gureak alde, ospa… nora eta Parisa. Eta han ere lehengo lepotik burua. Hori, edo antzeko zerbait, gaizki ulertu ez badut, da eleberri honen argumentoa.
Hortik aurrera ez dakit zer esan. Unai Iturriagak gure gazte batzuen jokabidea adierazi nahi badu, lortu duelakoan nago. Bilbo hiriari buruzko nobela egitea bazuen xedea, kale egin duela esango nuke. Gaur egungo egoeraren isla ekarri nahi izan badu, hor ere kale, nabariegia baita Unai Iturriagak berak narratzailearen gainean ezarritako zama. Ondorioa ere ez baita garbia. Luzeegia iruditu zait eleberria, esaten duena esan baitaiteke lerro gutxi batzuetan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi