kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Anaiaren azken hitzak / Daniel Landart / Elkarlanean, 1999

Inozentziaren porrota Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-05-08

Beti irakurri dut Daniel Landartek idatzitako guztia. Aihen Ahula kaleratu zuenetik hona, izugarri gustatu baitzitzaidan liburu hura. (Aspaldi kontuez ari naiz, hasi berria nintzen ni euskalguntzan eta Landarten euskara goxo, xume eta kantariak liluratu egin ninduen.) Aitortu behar dut pozago irakurri ditudala eleberriak antzerki-lanak baino: Batita Haundia eta honako hau Anaiaren azken hitzak.

Batita Haundia-k Irun Saria irabazi zuen eta han, aurrekoan bezala, Landarten ezaugarriak ageri dira puri-purian: baserri munduaren gainbehera, kaleko munduaren gorakada, bien arteko gatazka eta kinka larria.

Ezaugarri horiek guztiak errepikatzen dira, bortizkiago agian, honako honetan. Paxkal, nekazaria da, asteburuetan-edo rugby-an aritzen da talde batean jokatzen. Anaia Abel besoetan hiltzen zaio eta une lazgarri eta ahantzezin horretan anaiak agindu bat ematen dio Paxkali… Kezka berriak sortzen zaizkio, erantzukizun itzalak errotzen: aurrera jo beharra.

Usadio zaharren eta berrien arteko kontresanez eta elkartu ezinez ari da idazlea eleberri honetan. Familia dugu alde batetik, mendeetan eta mendeetan zehar eutsi dionari eutsi nahian orain ere. Garai modernoak, bestetik, kaleko bizitza, mundu bat eskura… Beti gertatu izan da horrelakorik, herri txikietan batez ere. Pentsakera bat ahituz doa, eta berriak ezin du hura ordezkatu. Hori dateke Paxkalen tragedia: ezdeus da, ahulegi da bera zama handiegiak bizkarraratzeko.

Horretaz gainera, inozentziaren porrotaz ari zaigu Daniel Landart. Ikuspegi aldaketak dakarrena da hori. Norberak bere tokia lortu behar duela bizitzan, esaten digu, bidenabar.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak