kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri / Koldo Izagirre / Susa, 1998

Anarkista martiria Javier Rojo / El Correo, 1999-05-12

Batzutan badirudi Koldo Izagirrek halako lilura berezia sentitzen duela zenbait pertsonaiarekiko. Izan ere, Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri irakurrita, idazlea iraultzaile anarkistaren xarma erromantikoaren sareetan harrapatuta geratu dela pentsa lezake edonork. Pertsonaia hau (funtsean, Angiolillorengan oinarritu da pertsonaia osatzeko), beraz, irakurleari inolako urradurarik gabe, inolako tolesdurarik gabe aurkezteko ahaleginean murgildurik ikusten dugu idazlea nobela osoan zehar. Narratzaileen eta ikuspuntuen aldaketek, denboran zehar batzutan egiten dituen aurrerako eta atzerako jauziek ere helburu bera daukatela iruditzen zait: idazleak pertsonaiarekiko sentitzen duen lilura bera irakurleak ere senti dezan nahi du. Gutxi falta du nobela honek anarkista iraultzailearen ebangelio modukoa izateko, eta pertsonaia, erlijioren batek jakinarazi nahi duen egia absolutua defendatzeagatik hiltzeko prest dagoen martiria. Ez dut ukatuko testua bikaina dela, hau da, nobela euskararen aldetik oso ondo idatzita dagoela. Baina gauden garaian egonda, zerbait gehiago itxaroten nuen. Ironia piska bat, adibidez. Gauzak bestelakoak izan, ordea. Liburu honekin Izagirre gezur erromantikoan murgildu da, nobela egin nahian.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak