kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

H. dossierra / Ismail Kadare (Juan Mari Arzallus / Antton Olano) / Ibaizabal, 1999

Albaniaren iragana Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-05-15

Ismail Kadare idazle albaniarra aski ezaguna da gure artean. Albaniar ezagunena izango da seguru aski, ama Teresa Kalkutakoarekin batera-edo… Juan Mari Arzallusek lehendik ere euskaratua da haren eleberri bat: Hiru arkuko Zubia izenekoa hain zuzen. Liburu horrek laburbiltzen ditu, bere baitan agian Kadareren literaturgintzaren ezaugarriak: tradizioarekiko atxekimendua, iraganaren eta modernotasunaren arteko lotura, gaur egungo zenbait arazoren irtenbidea bilatu (edo argitu) nahia. Kosovoko gerra dela-eta bere iritzia azaldu du Kadarek berriki. Ez naiz hasiko hemen azaltzen artikulu haren nondik-norakoa. Interesgarria zen, baina zerbait ezkutatzen ote zuen susmoa geratu zait niri itsatsirik harrez geroztik. Dena dela, bada Kadareren liburu bat, gazteleraz ere aurkitu ez dudana, eta Kosovoko egoera ulertzeko baliagarri izan zaidana. Frantsesez, Le cortège de la noce s’est figé dans la glace du izenburua. 1981.ekoan albaniarrak matxinatu egin ziren Kosovon eta ondorengo errepresio latza jasan ere bai. Kadarek, Eskilozalea bera, greziar tragedien antzeko bat idazten du halakoan. 1981.eko urtea ekarri badut ez da alferrik izan. Orduan idatzi baitzuen H. Dossierra. Liburua irakurri ondoren konturatu naiz zein leize sakona egin duten albaniarrek eta serbiarrek beren artean. Homeroren zantzuen bila ibilki, bi atzerritar iristen dira Albaniara. Horrek sortzen dituen arazoei buruz dihardu liburuak, itxuraz bederen, baina azpian bada beste zerbait. 1981.ean Albaniako errejimena isolaturik zegoen Europan. Errejimen horren garaian asmatu (edo berrasmatu) zuten albaniarrek beren iragana, eta kontrajarri ere bai albo herrikoenarekin. Horrelaxe idazten da historia, eta orduko eurietatik datoz oraingo lokatzak.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak