« Albaniaren iragana | Unibertso borgestarraren isla »
Xake nobela / Stefan Zweig (Xabier Mendiguren Bereziartu) / Alberdania, 1999
Xakea eta bizitza Javier Rojo / El Correo, 1999-05-19
Stefan Zweig (1881-1943) idazle austriarraren Xake nobela heldu zaigu, Xabier Mendiguren Bereziarturen izenak ziurtatzen duen kalitatezko itzulpenean. Itsasuntzi batean New Yorketik Buenos Airesera bidaian, bi xake jokalari suertatu dira aurrez aurre, nor gehiagoka inprobisatu batean. Bi xake jokalari hauek jokuan ez ezik bizitzaren alderdi guztietan ere kontrajarrita daude: bata profesionala da, munduko txapelduna, diruz baino jokatzen ez duena, xakeaz aparte inolako ekintza intelektualik egiteko gai ez dena; bestea, amateurra nolabait esateko, kultua eta irakurzalea. Gertagaraia, bestaldetik, 30.eko hamarkadako azken urteak. Istorio honetan kontatzen den atalik interesgarriena jokalari amateur horren infernuratzea da, nola sufritu zituen tortura psikologikorik handienak nazien eskuetan eta nola egoera honetan xakea izan zen burua lanpetuta izateko aurkitu zuen irtenbide bakarra. Baina xakea salbabide izan zuen neurrian, erotasunaren abiapuntua ere izan zen, burua zurien eta beltzen artean banatu beharrak eragin zion eskizofreniaren hasiera. Pertsonaia honen trajedia benetan zirraragarria da, kontakizuna zenbaitetan piska bat eskematikoa gertatzen bada ere. Istorioa, bestaldetik, ezaguna zitzaidan. Filmeren batean agertu ote da?
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Iraitz Urkulo
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Mikel Asurmendi
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Maddi Galdos Areta
Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Aiora Sampedro
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Felipe Juaristi
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Mikel Asurmendi
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña