kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Haritchabaletaren bizia. Don Juan eta bere adixkidiak / Jean Baptiste Constantin / EEE, 1997

Kontakizun bitxiak Javier Rojo / El Correo, 1999-04-28

Euskal Editoreen Elkarteak plazaratu berria duen liburu honetan (plazaratu berria baita, argitarapen datak bestelakorik adierazten badu ere), Jean Baptiste Constantin (1847-1922) idazle zuberotarrak mende hasieran idatzitako bi nobela labur argitaratu dira, Patri Urkizuren ardurapean. Lehenengo narrazioan, Euskal Herriko zenbait tokitan ia-ia mitiko bihurtu den Haritchabalet apezaren bizitzaren zenbait pasarte kontatzen zaizkigu, helburu bikoitzarekin kontatu ere: batetik, apez hori dela-eta, gezurtzat zituen zenbait kontu argitu nahi izan zituen Constantinek; eta, bestetik, irakurlearentzat dibertigarria izan litekeen kontakizun bat eskaini. Bigarren narrazioan, alderdi dibertigarri hori azpimarratuta geratu da, Don Juan izeneko pertsonaiak eta honen adiskideek Erronkarira egiten duten txango batean gertatu zaizkien gorabehera barregarriak kontatzean. Bi narrazioak era zalu eta bizi batean garaturik daude, mende hasierako zubereraz. Edizio honetan ortografia gaurkotu bada ere, ezaugarri dialektalak bere hartan geratu dira. Horregatik, honelako hizkeran idatzitako liburuetara ohituta ez dagoen irakurleak agian zenbait oztopo izan dezake, baina pazientzia piska batekin kontakizun berezi hauen xarma dastatu ahalko du.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak