« Epopeia albaniarra | Etsipena dela-eta »
Harrien lauhazka / Iñigo Aranbarri / Susa, 1998
Harrien musika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-01-30
“Harrien lauhazka” da Iñigo Aranbarrik kaleratu duen azken liburua. Aurrekoak, gogora ditzagun, “Jonas Poisson” eta “Dortokak eta Elurrak” izan ziren. Zail fama eman zioten liburu horiek Iñigo Aranbarriri, baina aitortu beharra dago aberatsak zirela metafora eta irudietan, erreferentzia asko, poeta eta poesiamodu askoren oihartzunak zekartzatela. Ezberdina da azken hau. Ilunetik argira egindako bidaia balitz bezala.
Hala ere, badu liburu honek aurrekoek ezaugarritzat zutenik ere, giroa da, hitzak dira, han eta hemen errepikatzen direnak, gai batzuk ere han eta hemen azaltzen dira temaz eta indarrez. Baina musika, esaterako, ezberdina da.
Gaur egun egiten diren poesiamodu guztien artean, bi dira, egiturari eta teknikari dagozkionean, nabarmenenak. Batak bertso bakoitza indartzen du, kadentzia eta erritmo berezia lortzen ahaleginduz. Beste batek, poesiaren helburu, poesia biribila egitea du, hasiera eta bukaera izango duena. Bigarrena, normalean, diskurtso narratiboan erortzen da eta erritmoari eusten badio ere, poemak askotan azalean irabazten duena galtzen du sakonean. Lehenak gehiago begiratzen dio barne-diskurtsoari.
Horrelakoa da Iñigo Aranbarriren liburu hau. Erritmoa du handia, musika berea. Iñigo Aranbarrik irakurtzeko egin zuela esan zuen, baina, nire ustez, irakurtzeko ez ezik, gogoeta egiteko poemak ere badira. Batzuk oso narratiboak diren arren, gehienetan, errepikak eta paralelismoak, guztiz giro poetikoa ematen diete poemei, kantak balira bezala. Aurreko liburuetan bezala, poema sozialak, edo politikoak, ere sartu ditu oraingoan. “Behan itzultzen” izenekoa, estaerako, oso polita da.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro