« Nork esan du artea aspergarria dela? | Ahots desberdinak »
Txori erratuen bilera / Jose Luis Padron / Erein, 1998
Etsipena dela-eta Javier Rojo / El Correo, 1999-02-03
Jose Luis Padronek bere ingurura begiratu du Txori erratuen bilera izeneko poema liburu hau idazterakoan. Poesia sentimenduak adierazteko bidea izateaz gain jakintzarako bidea ere bada, zenbaiten ustez, eta idazleak iritzi horri heldu nahi izan diola dirudi. Kanpora begira dagoen poesia izanik, halakoxeak dira aukeratu dituen teknika-estiloak. Hizkera poetikoa, ohiko hizkera poetikotzat hartu izaten dena, baztertu egin du neurri handi batean, prosatik nahiko hurbil dagoen hizkera hautatuz. Erritmo poetikoa lortzeko, berriz, egitura sintaktikoen paralelismo eta errepikapenak erabili ditu. Kanpora begiratu nahi du poetak, horrexegatik nitasuna txiki geratu zaio eta “gutasun” batean urtzen da, bere ibilbide poetikoan irakurlea inplikatuta kezka unibertsalak azaltzeko. Eta kanpoan aurkitzen duen munduaren aurrean etsipenezko sentimendu amaigabea. Nitasunari esparru bakarra gelditzen zaio: maitasuna, munduak sortzen duen minaren leungarri apala. Dena dela, leungarri baino izan ez eta ez du liburu osoa inguratzen duen giro ituna gainditzeko indarrik. Padronen hitzokin labur daiteke poesia honek eskaintzen duena: “Zoriontasuna goitik behera gezurra dela jakin dudanean libratu naiz neure itxaropenaz”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez