kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Pausoa noiz luzatu / Andoni Egaña / Alberdania, 1998

Ahots desberdinak Javier Rojo / El Correo, 1999-02-10

Pausua noiz luzatu irakurtzen hastean euskal literaturan oso maiz ikusi diren idazlan horietako bat baino ez dela pentsa lezake norbaitek. Baina orrialdeak irakurri ahala, berehala eleberri on baten aurrean dagoela ikusiko du irakurleak. Bi mugarri agertzen dira kontakizunean: 1930.ean Jaca-n gertatutako matxinada; eta hogeita hamar urte beranduago, hartan parte hartu zutenetako batek Franco-ren eskuetatik sari bat jasotzeko El Pardo-ra egin beharko duen bisitaldia. Kontakizunean bi gertaera hauek nahasten dira, denboran aurrera eta atzera eginez, pertsonaien hitzetan nork bere ikuspuntua eskaintzen duelarik. Erretratu polifonikoa dela esaten da liburuaren azalean, Bakhtin-ek nobelari buruz zuen teoria gogoratuz. Eta halaxe da: Pertsonaia bakoitzaren ahotsa eta ikuspuntua mosaiko baten zatitxo bat baino ez dira eta irakurleak zatitxo horiek banan-banan ikusi eta irudia osatu beharko du. Gauzak horrela, batzutan agertzen zaizkion zatitxoek elkar osatzen dute; bestetan, ordea, kontrajarrita egongo dira. Eta ahots desberdinen mosaiko honetan, hizkuntzak berak berebiziko garrantzia hartzen du: Andoni Egañak euskara zaindu, maitatu egiten du, baina hizkuntza beti lanabes izango da berarentzat.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak