kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Pausoa noiz luzatu / Andoni Egaña / Alberdania, 1998

Garairi garaikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-12-05

Andoni Egaña ezaguna da, bertsolaritza munduan ezezik, euskal baratzean ere bai jorratu duena jorratu izanagatik. Artikulu ugari idazteaz gain, lehendik ere bazuen ipuin liburu bat kaleratua, izenburu xelebrekoa bera, Sokratikoek ere badute ama, hain zuzen, umore printzez bustitako liburua hura, dena esatea zilegi bada.

Oraingoan eleberri bat kaleratu du, Alberdanian, eta ez nolanahikoa, lehen lerrotik harrapatu egiten duen horietakoa, erakargarria dena baiz hizkuntzaren erabilera zuzen eta taxuzkoagatik, nola argumentoa aurrera eramateko planteamenduengatik.

Bi une historiko hartu ditu Andoni Egañak eleberria zertzeko. 1930eko abendua bata, non kontatzen baitu Galán kapitainak eta bere mandatupeko soldaduek burutu zuten asaldaldia Jacan. Tartean da labaka sarjentua. Pío Barojak ere aintzat hartu zuen gai hori El cabo de las tormentas nobelan. Ariketa moduan biak irakurtzea gomendutuko nioke irakurtzale orori. Barojak erretrato laburra egiten du Galánena, zehatz eta motz kontatzen du haren matxinada. Ondorio politikoei berebiziko garrantzia ematen dio gainera. Andoni Egañak luze dihardu Galáni eta bere inguruan bildu ziren hitzartuei buruz, eta erretrato sentimentala da gehiago, politikoa baino.

Bigarren unea 1960.ekoa da. Frai Kandido Zarauzko lanbide Eskolako zuzendariak Madrila joan behar du Francoren Gobernuak bere lana omentzeko emandako sari baten bila. Esan beharra dago Frai Kandido dela garai bateko Labaka sarjentua eta bere oroimenak uztartzen dituela Jacako eta Zarauzko gertaerak elkarrekin. Biaje horrek klase askotako esamesak sortu ditu. Ahots ugariak agertuko zaizkigu liburuan, lekukoenak gehienak, Madrilakoak sortutako espak eta bekaitzaldiak airerauko dituztenak. Fraideak bere barrukoak ez diren ahots guztiei entzungor eginez, bere bidetik aurrera jotzea erabakiko du, egoki den pausoa emanez.

Historia aparta da eta Andoni Egañak darabilen hizkuntza ere bai. Aberatsa hitzetan oso, joria esamoldeetan, dantzaria elkarrizketetan. Irakurriaren plazeraz gain, ondo biribildutako historiarena dakarkigu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak