« Egia dela ziurtatu didate | Itxaropenik eza »
Itzulpen antologia II / Askoren artean / EIZIE, 1998
Omenaldi gisa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-06-20
Aurreko Itzulpen Antologian hainbat euskaltzale omendu zituzten, haien testuak argitaratuz. Oraingo Antologia honetan, zenbakiz bigarrena, beste hainbat eusaltzale omendu dira: Jose Basterretxea “Oskillaso”, Jean Haritschelhar, Jose Antonio Retolaza, Juan San Martin, Maritxu Urreta, Luis Villasante, Piarres Xarriton eta Agustin Zubikarai. Aurrekoan bezala, bakoitzaren testu bat argitaratzen dute, lanaren adierazgarri eta erakusgarri gisa.
Edgar Allan Poeren “Upel bethe amontillado”, Jose Basterretxeak itzulia. Ez da ipuin ezagun horren euskarazko itzulpena bakarra, Jon Mirandek (poezale izaki) ere itzuli baitzuen, bere erara. Bestalde, Poeren ipuinak itzuli samarturik daude gurera. Duela gutxi. 1996.ean hain zuzen, Juan Mari Mendizabalek itzulitako “Gutun ebatsia” argitaratu zuen Ereinek. Poemak geratzen dira, oraindik, euskaratzeko. Nahi duenak badaki…
Jean Haritschelharrek frantsesez jarri zituen Barkoxeko “Etxahun”en bertsoak. Lan mardula da, erabatekoa inondik inora. Antologia honetan, zaleak “Ahaide delizizus huntan” irakur dezake, euskaraz, noski, eta frantsesez. Jose Antonio Retolazak haur-gazteentzat egin zituen lanak, Kili-Kili aldizkarian batez ere. Antologia honetan, komiki-puskak ageri dira. Juan San Martinek itzulpen asko egin ditu bere bizitzan eta luze joango liztaiguke denak, banan banan, aipatzea. M.D. Ghelderoderen “Zaldun bitxia” aukeratu dute EIZIEkoek liburu honetarako. Maritxu Urretak ingelesetik itzuli zuen Alixe Duermillerren “Itsas-malda zuriak” izeneko poema luzea. Luis Villasanteren “Jesucristo, los fundamentos de la fe cristiana II” liburuko kapitulu bat irakur diateke liburuan. Piarrez Xarritonek, itzulpen lan ederrak egin ditu, Tomas Mororen “Utopia” esaterako. Antologiarako Pierre Eirten “Pirinio mendien inguruan” aukeratu dute.
Azkenik Ausgustin Zubikaraik itzulitako “Bizkaiko Batzar Nagusiak” ageri da liburu mamitsu eta aberats honetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi