« Cano bidaiak | Hiriz hiri »
Gret / Karlos Linazasoro / Kutxa Fundazioa, 1998
Itxaropenik eza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-06-27
Gret izeneko ipuin honekin iaz irabazi zuen Karlos Linazasorok Donostia Hiria Literatur Saria. Idazle bat, Rob (Robert Taylorren omenez), bere herrira itzultzen da berrogei urteren buruan, omenaldi bat egingo baitiote bertan: seme kuttun izendatu eta holako… Bere herrian dagoelarik, behin maite izandako emakume batekin topo egiten du, Gretekin hain zuzen (Greta Garboren omenez noski), eta hari, hain zuzen, bere bizitzako gorabeherak kontatzen dizkio.
Horra hor, laburbilduz, ipuin honen argumentoa. Karlos Linazasorok hasiera-hasieratik ematen digu pertsonaien berri, pertsonaiek halako izenak zergatik dituzten esaten digu, zinemaren eragina, noski, maite zituztelako aipatutako aktore-aktoresak. Baina “itzulerak ez du onik egiten”, pertsonaiak dioen moduan eta esaldi horretan laburbiltzen da pertsonaiak duen sentipena berrogei urteren ondoren bere herrira itzultzean. Ezer ez baita lehen zena, zinemarik ez dago, dena aldatu da, baita pertsonaiak ere. Urteak alferrik joan dira, zentzurik gabe itxuraz. Hori da pertsonaiak maite izandako emakumeari esaten diona. Aitarekin batera, amets (amesgaizto?) baten atzetik xahutu baititu bizi-apurrak. Aitak, amaren heriotzaren errudunaren atzetik ibili baitzen, hura harrapatu asmoz. Ama, Auschwitzen hil baitzen.
Azpi-istorio konplikatu horren gainetik, idazketa sendoa dago. Karlos Linazasorok, idazketa konpultsiboa lortu du honetan. Grafikoki puntu gutxi eta koma asko ditu, pertsonaiaren oroimen-erritmoaren arabera doa ipuina aurrera, atsedenik gabe, pertsonaiak oroimena arnasarekin batera bota nahiko balu bezala. Besteetan bezala, doinu hitsa da oraingoan ere, munduan esperantzarik ez dagoela adierazten digu pertsonaiak hasieratik bertatik. “Ez dut ezer itxaroten, ez dut inor itxaroten”, idatzi zuen behin Gretek eta esaldi hori izan du pertsonaiak urte askotan lagun. Bere herrira itzuli da, nahiz eta jakin horrek ez duela ezer aldatuko.
Bestalde, literatur-ohar asko dago ipuinean: Peter Weissi, Primo Leviri buruzkoak, kontatzen den istoriarekin lotura zuzena dutenak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez