kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Herrenaren arrastoan / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 1998

Lore ederrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-05-16

Ehun orrialde ditu liburuak eta hori izugarri gustatzen zait (zenbakia, noski), ehun orrialdeetan liburu honek beste askok bostehunetan baino gehiago esaten baitu. Aforismo liburua da Juan Kruz Igerabideren hau. Esan beharra dago ez dela lehen aldia aforismoaren arrastotik sartzen dela. Sarean Leiho liburuan aforismo mordoska zekarren, poemekin batera. Izan ere, poesiatik aforismora doan bidea ez da oso zaila egiteko. Poema batzuek (munduan mendeetan idatzitakoez ari naiz), aforismo tankera dute, beren laburrean, mamia besterik ez baitakarte. Eta aforismo asko poemak dira: poema bereziak, dena dela.

Liburua, nolabait esateko, gaika banaturik dago. Zati bakoitzaren hitzaurre gisa-edo poema bat dakar Igerabidek, aforismoaren nondik norakoa argitzen duena. (Zuhurtziaren zuhurtzia. Izan ere zer da egokien aforismo-sorta baten aurkezpen gisakoa, poema bat baino?) Liburuko bigarren poema honako hau da, adierazgarria oso: “Oin lorratzak,/ anitzek anitz bider/ zanpatuak:/ Urrats zaharren gainean/ herrenik herrneean ere/ urrats berri.”

Hala ikusten dut nik liburua. Gure aurretik ibili direnen arrastotik herrenka dabilenaren saioa. Norbaitek pentsa lezake, hala ere, horrela ibilita ez dagoela modurik orijinal izateko. Baina, funtsean, ez da Igerabideren asmoa orijinal izatea, zorrotz, jakitun, ironiko agertzea baino, besteek esan dutenari eta berari bururatu zaionari punta ateraz.

Ikus ditzagun: “Zintzo jokatu, gaiztoarena egitean ere.”

Edo beste hau: “Zuhaitzik tenteenak ere, sustraiak oker.”

Horrelako lorez beteriko baratza dugu Juan Kruz Igerabideren liburu hau. Ez da egun batetik bestera, goizetik arratsaldera irakurtzeko liburua, baizik eta gaur zati bat, bihar bestea dastatu, gozatu eta hausnartzen hastekoa.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak