« Chestertonen paradoxak | Lore ederrak »
Ladix Petrirenekoa / Luis Mari Mujika / Erein, 1998
Mirariei buruz Javier Rojo / El Correo, 1998-05-13
Primo de Riveraren diktadura-garaian gaude. Lizarbe izeneko herri txiki batean bi gertaera berezik astinduko ditu hango biztanleak: batetik, behiak akabatzen dituen izurria zabaldu da herrian; bestetik mirarizko gertaera batzuk jazo dira. Ezen Santa Luzia, bere irudia ermitatik desagertu ondoren, agertu egin baitzaio jatorriagatik markatutako mutil atzeratu bati, Ladix Petrirenekoari, eta honen bidez-edo zenbait mirari gertatu. Egoera honetan herritarrek eskatuko diote behiak salbatuko dituen miraria egin dezan. Eta gertaera hauen erdian, On Benjamin apaizari hainbat duda sortuko zaizkio fedea dela-eta. Izan ere, ezin du ikusi nola herriak Jainkoa tratularitzat hartzen duen, nola herritarrek eskaintzen dioten sinismena mirariaren truke. Gai honekin Luis Mari Mujikak eleberri interesgarria sortzea lortu du. Pertsonaiak eta gertakariak askotarikoak badira ere, hari narratibo bakarrean biltzen jakin du. Bigarren mailako pertsonaia batzuen jokaera, agian, ez dago garatuegia eta oso sinpleak eman lezakete, batez ere On Benjaminekin konparatzen baditugu. Eleberria, oro har, gustatu zaidan arren, esan behar dut, baita ere, puntu bat ez dudala hain gustukoa izan: bukaera efektistegia izan da nire iritziz.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi