kritiken hemeroteka

8.807 kritika

« | »

Bada hiri gorri bat / Asier Serrano / Elkar-Kaiero, 1997

Poeta gaztearen begiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-08-09

Batzuetan harritzen naiz, batzuetan bakarrik, poeta berriak, gazteak, eskarmentu handirik gabeak, sortzen direla ikusteaz, poesia oso gutxi, edo batere ez, maite duen herri honetan. Horrexek ematen dit itxaropen apur bat, eta esperantzaz beterik, poesia sekula ez dela hilko esaten diot neure buruari.

Poeta gazteak bere garaikoa izan nahi du: hirian bizi denez, eta ez baserrian, hiritartasun hori bere poesian islatuko da, aurpegi bat ispiluan bezala. Pentsatzen jarrita mundu zail eta konplikatuan bizi garela ohartzen naiz, aldakorra nahita nahi ez, horregatik iruditzen zait poeta gazteen poesia konplikatua, forma aldetik aberatsa eta landua, esajeratua ere bai inoizka. Poeta gazteak errealitate zurrunbilotsua ikusten du non-nahi, eta errealitate hori adierazi nahian, elementu erretorikoak hartzen ditu ahal duen tokitik, jantzi egiten ditu bere hitzak gatazkaren arropaz: bala bat hemen, odol piska bat han, Euskal herriko erretrato konplitu bat egiten duelakoan. Poeta gazteak itxia ikusten du bere ingurua, eta horregatik da itxia bere poesia. Poeta gazteak bere sentimenduak estali nahi ditu, sentimenduak antiagoalekoak direla sinestu nahian. Eta sentimenduen ordez, kaosa, anabasa eraiki du. Hori ez da ez on, ez txar, kritika hau gaiztoa ez den bezala, konstatazio bat baizik.

Hala ere, poeta gaztea, poeta izateagatik bainoago gaztea izateagatik, sentimenduz beterik dago, eta horiek, lehenxeago edo geroxeago, gaina hartzen dute, hautsirik harresiak, txikiturik preso dauzkaten urtegiak. Hala irakurtzen dut Asier Serranoren liburu honetan: “Ez diet nire sentimenduei/ irteten utzi aspaldi honetan/ eta zu ikustean/ gudaloste bat bailitzan/ bihotzak eztarria kolpatzen dit…” Ez dakit zergatik tematu diren poeta gazteak sentimenduen aurka duten joera horretan. Sentimenduak ez dira Modernidadean hil; galdu egin dute beren indarra, arrazoiaren enbatak ahuldurik.

Asier Serranok poeta gazteen bidetik jo du. Prosa poetikoaren eta poesia hutsaren arteko estiloa aukeratu du eta artifizio ugaria, irakurketa askoren ondorio, erabiltzen du bere idazketan. Lortzen du, hala ere, giro pertsonal bezain berezia, beste poeta gazteengandik urrundu, interesgarri egiten duena. Poema on asko ditu liburuan, naturaltasunaren eskutik idazten duenean batez ere.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak