« Poeta gaztearen begiak | Pausaleku bila »
Domiku Garat. Biltzarraren defendatzaile / Isidoro Fagoaga / Erein, 1997
Historia gogoratuz Javier Rojo / El Correo, 1997-08-21
Liburu hau triangelu batek osatzen du; bere erpinak hauexek lirateke: Isidoro Fagoaga, egilea, Domiku Garat, biografiatua, eta Yon Etxaide, itzultzailea. Egilearen asmoa Garat deitura zuten hiru pertsonaia garrantzitsuei biografia bana eskaintzea zen, trilogia egiteko. Alde batetik Domiku eta Josepe anaien eginkizuna aztertu nahi zuen XVIII. mende bukaeran eta XIX. mende hasieran Frantziako eta Ipar Euskal Herriko politikan. Bestaldetik, Piarres, Domikuren semea, bere garaian kantari ospetsua izan zena, izango zuen aztergai. Hemen Domikuri eskainitako atala dugu. Frantziako Iraultzaren garaian Domiku Garaten ekintza politikoa erakusten digu egileak, pertsonaia berezi honen irudia berreskuratuz, historiak bizitzari zenbait erakuspide interesgarri eman ahal dizkiolakoan. Ezen Domiku Garat aipatutako urte horietan aritu zen politikan Lapurdiko Biltzarra defendatzen, iraultzaren asmo zentralisten kontra, baina iraultzaren printzipoei uko egin gabe, Biltzar horretan gauzatuak ikusten baitzituen demokraziaren ideia nagusiak. Hauxe azpimarratu nahi digu behin eta berriro egileak. Itzulpenaz bakarrik esan dezadan Yon Etxaideren lana zehatz eta doia dela, beti bezala. Historia gogoko duenak liburu polita dauka hemen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez