« Historia gogoratuz | Idazle gazte bat »
Non dago Basques' Harbour / Koldo Izagirre / Susa, 1997
Pausaleku bila Javier Rojo / El Correo, 1997-08-28
Beti iruditu zait Koldo Izagirreren literaturan behin eta berriro gai berberak errepikatzen direla, era ia obsesibo batean, egileari bere literaturan mamu hauei ihes egitea ezinezko gertatuko balitzaio bezala. Liburu honetan horren erakuspidea aurkitu dezakegu. Hasieran umearen ikuspegia hartuta, itsas portuko munduan oinarritzen da bere poesia egiteko, itsasoak eskaini ditzakeen elementuak aprobetxatuz. Hortaz, bere poemetan zehar, marinelak, piratak, naufragoak… agertzen zaizkigu behin eta berriro, eta baita garai batean Espainian egon zen gerra zibilaren aipamena ere, ritornello gisa errepikatzen dena, gerra oraindik bukatu ez bailitzan. Batzutan poeta pertsonaia batzuen atzean ezkutatzen da, bere ahotsarekin ezin esan dezakeena besteren ahotsean aurkitzeko asmoz edo. Eta, gehienetan bertso librearen joera duen arren, ez dio muzin egiten kopla itxurako poemak egiteari. Etsipen eta nekezko tonua nabaritzen zaio liburu honi. Eta badirudi etsipen eta neke horien ondorioz idazlea errealitatean ezin aurki daitekeen ametsezko pausaleku baten bila doala bere poesiarekin, errealitatea dagoeneko estua zaiolakoan. Eta, agian, ametsezko pausaleku hau klabe politikoan ere ulertu beharko litzateke.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi