kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Arragoa / Jon Urrujulegi / Txalaparta, 1997

Eleberri akastuna Javier Rojo / El Correo, 1997-08-07

Azken urteotan indarkeria dela-eta eleberri interesgarriak argitaratu dira, Gizona bere bakardadean edo Hamaika pauso, adibidez. Liburu hauek literaturaren aldetik ezezik, plazaratzen dituzten hausnarketen ikuspegitik ere garrantzitsuak dira. Ezin esan daiteke gauza berbera Urrujulegiren nobela honetaz. Hemen kontatzen da nola 60ko hamarkadaren hasieran gazte bat ETAn sartu eta hor errealizatuta edo sentitu zen, lehen pertsonan dena. Gaiak, hala ere, ez du inolako sakontasunik, irakurleak ez baitaki zerk bultzatu zuen pertsonaia hori ETAn sartzera, ia-ia erlijiozkotzat har daitekeen konbertsio baten eraginez ez bada. Baina askoz harrigarriagoak iruditzen zaizkit kontaeran bertan dauden akatsak. Liburua digresioz josita dago, edozein gai dela-eta. Batzutan ekintzak noiz gertatzen diren ahaztu bide zaio idazleari, anakronismoak sortuz. Narratzailea pertsonaia nagusia ere bada nobela honetan, baina ikuspuntuaren aldetik batzutan ez da batere “kontsekuentea”. Pertsonaia batzuk agertu eta desagertu egiten dira, inolako koherentzia narratiborik gabe… Jon Juaristik esan omen zuen euskal literaturako lan batzuei mesede handia egiten ziela erderara ez itzultzeak, hain txarrak ziren. Eleberri hau irakurrita iritzi horrekin bat etorri behar.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak