kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ahotsak / Mikel Hernandez Abaitua / Erein, 1996

Indarkeriaren bueltan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-03-22

Euskal Herrian bizi dugun egoera hau ulertzeko irudimen ariketa handia egin beharra dago. Hori ez dago ukatzerik. Komenigarria ere bada, ordea, norberak ikusten duena kontatzen saiatzea. Sendagarri baita, norberak bere barrenak hustu eta besteekin komunikatzeko ahaleginean. Hori ezezik, probetxugarri ere bada, besteen iritziak, inoren ikuspuntua jakiteko. Ikasi baitaiteke.

Ez da lehen aldia H. Abaituak ETAren arazoa aipatzen duela bere nobeletan. Euskal Literaturan azkenaldi honetan nobela interesgarriak kaleratu dira ETAren gaia ukitzen dutenak, nolabait esateko: Bernardo Atxagaren “Gizona bere bakardadean” eta Ramon Saizarbitoriaren “Hamaika Pauso”. Bi nobela handi, bakoitza beretik bizi dugun egoera honen adierazgarri.

H. Abaituaren “Ahotsak”, liburu laburra izanik ere, 60 orrialde doi, kontuan hartzeko liburua da. Hiru zatitan dago banatuta, hiru ahots ezberdin biltzen baititu. Aurreneko biak ipuintzat edo har daitezke. azkena, ordea, gogoeta sakona da, ETAri buruz eta indarkeriari buruzko ausnarketa. Gutun moduan mozorrotua ageri bada ere, idazlearen beraren erraietatik sortutako hitzak dira, oso indartsuak, ez zoro-zoroan botatakoak, buru hotzean baizik. Idazleak bere burua erreferentziatzat hartzen du eta bide horretatik ETAri buruz idatzi diren zenbait liburu aipatu (berea barne, baina batez ere B. Atxagaren eta Ramon Saizarbitoriaren liburuetan zentratuz). Liburu horien haritik bere ondorioak aterako ditu, ETAren borrokari dagozkionak hain zuzen.

Kontatu ere kontatzen du liburua osatzen duten beste bi ipuinetan. Batean, kale istilu bateko lekukoak ikusitakoa deskribatzen du eta ildo horretatik bere kolaborazioa zuritzen. Bigarrena, konplikatuagoa da laburbiltzen. Bi zati ditu. Polizia baten alaba hil egiten da, autora igo eta azpian jarritako lehergailu batek eztanda egiten duenean. Badago hor kasuaren ezagutza. Ez dakit noraino den fabulazioa, baina itxura guztien arabera gertatutako zerbait da. Era berean, lehergailua jarri duenaren istorioa kontatzen du, bere kezkek bultzatuta hartutako erabakiak zein ondorio latzak ekarriko dizkion gogorarazten digu. H. Abaituak ez du zuri edo beltz azaltzen gertuko errealitatea. Narrazioan murgiltzen da, eta irakurleak atera bitza bere ondorioak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak