« Ubelak koloreetan | Indarkeriaren bueltan »
Haize kontra / Patxi Iturregi / Elkar, 1996
Portu onera bidaia Mikel Elorza / Argia, 1997-03-16
Ez dira maiz azaltzen gurean kresal usaineko literatur lanak —Edorta Jimenezek hitzaurrean gogoratu dizkigu—, eta beraz zilegi bekit perla esatea honako honi. Darion usainagatik sikiera. Nahiz eta egia esan, itsasokoarekin batera petrolioarena, makinen olioarena eta ontzi barrenetako sunda ere aditu ahal zaizkion orrialdeoi. Izan ere, ipuinok olatuen altzoan jarri izana ez da, berez, Iturregiren lanaren meritua, olatu horien leherketa gainditu eta hitsetan ez ito izana baizik. Olatuetan igerian asmatua, alegia.
Gaiak izan lezakeen erakargarritasunaren gainetik ipuinen kalitatea baita Iturregiri egotzi behar zaiona. Itsas zaporedun zortzi istorio asmatzen jakin du, istorioei dagozkien elementu garrantzitsuekin, liburu aberatsa egiten duten elementuekin. Istorioak dira kontatzen dituenak, giza harremanen inguruko eite desberdinekoak —barnekoiagoak batzuk, ekintza nagusitzen dena besteak—, baina istorio beti ere. Bere lehenengo liburuak langa erraz gainditu du, eta erregistro eta plano desberdinak manejatzen ausartzen den heinean gora egingo du.
Hizkuntzaren aldetik dagoen esfortzua bikaina da, eta ekarpenak merezi du. Baina noski, hizkuntza horrekin lortzen denak merezi du. Ez baita filologia kontua, narrazioa baizik. Hizkuntza egokiaz, narrazio laburrak funtsezkoa duen tempoa zainduz, giroa sortzen asmatzea da, ene ustez, Iturregiren lorpenik handiena. Autorea itsasoan ibili izana baliozkoa izango zitzaion, baina ipuinak idazteko idazle behar du, ez marinel. Biak uztartzen jakitea, noski, mejora.
Giroan asmatu du, beraz, autoreak. Estreinako lerroetatik itsasoratzen da irakurle lehortarra eta ipuinak bizi egiten ditu. “Liburu honetan ageri den eguratsak halako narrazio gehiagoren egarriz utzi nau”, esaten du hitzaurrean Jimenezek, eta horixe da irakurle gehienek senti dezaketena, lanbro itxia bezala, ohartu ere egin gabe biltzen baitzaituzte aurrera egin ahala lerroek.
“Haize kontra” izenez bataiatu du bere untzia Iturregik, baina ez dago zalantzarik ez duela arrutarik okertu. Portu ona jo du.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro