« Ipuin onak | Biktimen trajedia »
Bizi nizano munduan / Itxaro Borda / Susa, 1996
Mundu isila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-11-02
Liburu gomendagarria dela iruditzen zait Itxaro Bordaren azken hau. Nobela soilaren itxuran, gogoetarako ateak irekitzen baititu. Pertsonaia nagusia Amaia Ezpeldoi izanik, detektibe lanetan etengabe ari den emakumea alegia, errealitatearen ikuspegi berezia plazaratzen digu idazleak. Ez dira asko Euskal Herrian literaturgintzan diharduten emakumeak; asko ere ez, pertsonaia emakumezkoak. Eta gizonezko izan ala emakumezko, ikuspegia aldatzen delakoan nago. Edo hori sienstu nahi nuke.
Horretaz gain, Itxaro Bordak doinu hitsez deskribatzen digun mundua dago: euskara gain behera, zaharren elea izatera kondenaturik; frantsesaren nagusigoa; deserrotze kulturala; krisi ekonomikoa, langabeziarekin abtera… Egoera horrek sortzen dituen arazoak ez dira samurrak. Zein aukera geratzen zaio bere hizkuntzaz, alegia euskaraz, mintzatu nahi duenari? Mututasuna aipatzen du Itxaro Bordak ezaugarri gisa. Mutuak dira zenbait pertsoaia, euskaraz baizik ez dakitelako eta mundu erdaldunarekin ez dakitelako nola komunikatu. Eta lagun gutxi batzuez landa, oso jende gutxirekin izango du pertsonaiak harreman sendoriak. Euskarak, gainera, mundu sinbolikoa eta erreferentziala osatzen du: iraganeko hizkuntza da, aiton-amonena, mendiak eta lauak norberarengan forma eta muga zehatzak hartzen dituenekoa. Baina kondenaturik dago, hiltzera ez bada, gutxi batzuen hizkuntza izatera. Itxaro Bordak liburu honetan euskararen aldeko aldarrikapen ozena egiten digu. Bakardadetik egin ere. Errealitatea tristea baita Iparraldeko Zuberoako mugetan.
Galtzen ari den mundua delako idazleak guregana ekarri nahi duena, bertako euskara darabil Itxaro Bordak literatur-lan honetan. Berak ezagutzen duen errejistrotik abiaturik, elkarrizketak berak entzuten dituen bezala azaltzen dizkigu. Horrek, noski, ulertzeko arazoak sortzen dizkio horrelako hitz edo esamoldeak entzutera ohituta ez dagoen irakurleari. Ez da erraza egiten, elkarrizketen esanahia ulertzea, hain baita ezberdina Hegoaldeko hitzmoldeen aldean. Eta ez dakit onerako den ala liburuaren kalterako. Horregatik, seguruaski, baztertuko du batek baino gehiagok liburua hau irakurtzen hasi ahala.
Errejistro ezagunagoa, gugandik hurbilagoa alegia, darabil narrazioan. Eta horretan irakurtzen dena, funtsean, detektibe-nobela bat da: abenturak mundu isil eta triste batean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez